Macky Sall
Macky Sall (Fatick, 1961eko abenduaren 11) senegaldar politikaria da. Senegalgo lehen ministroa izan zen 2004-2007 bitartean, eta errepublikako presidentea 2012tik 2024ra.
Bere jaioterriko alkatea izan zen 2002tik 2008ra eta 2009tik 2012ra. Senegalgo Alderdi Demokratikoko kidea, Abdoulaye Waderen agintaldian lehen ministro (2004-2007) eta Batzarreko presidente (2007-2008) izan zen. Waderekin gatazkan sartu eta Asanbleako presidentziatik kendu ondoren, Errepublikaren Aldeko Aliantza alderdia sortu zuen eta oposizioarekin aliatu zen. 2021ean Ousmane Sonko oposizioko burua espetxeratzea agindu zuen eta 2024ko otsailean hauteskundeen data atzeratu zuen. Kaleetan izandako protestek zuzendu egin behar izan zuten eta martxoko hauteskunde presidentzialetan Bassirou Diomaye Faye oposizioko hautagaiak irabazi zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Faticken jaio zen, 1961eko abenduaren 11n. Geologia ingenieritza ikasi zuen Dakarko Unibertsitatean. Unibertsitate urteetan mugimendu marxista-leninistan ibili zen[1]. 1980ko hamarkadaren amaieran, Abdoulaye Wade presidentearen Senegalgo Alderdi Demokratikoan sartu zen. Waderen babespean egin zuen aurrera politikan, eta 2004tik 2007ra lehen ministro izan zen. Baina presidentearekin hasarretu zen eta alderditik kanporatu zuten; orduan bere Errepublikaren aldeko Aliantza sortu zuen[2]. Geroztik, oposizioan aritu zen lanean Waderen aurka. 2012ko presidentetzarako bozetan nagusitu zen, botoen %65,8 lorturik; Wadek %34,2 besterik ez zuen eskuratu[3]. 2018ko hauteskundeetan hautatu zuten berriro.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Carayol, Rémi. Sénégal: Macky Sall, monsieur le président?. jeuneafrique.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-2).
- ↑ Epelde, Elixabet. Oposizioak bat egin du Waderen kontra Senegalgo bozen atarian. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-11-2).
- ↑ Macky Sall nuevo presidente de Senegal. mundonegro.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-2).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Macky Sall |