[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Mayahuel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mayahuel
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
Ezkontidea(k)Xochipilli

Mayahuel edo Mayalen azteka mitologian magueyaren jainkosa, eta hedapenez, mozkorraldiarena izan zen. Lurrarekin lotutako jainkosetako bat da, eta zentzu horretan, Coatlicue (jainkoen ama), Cihuacoatl (erditzean hildako amen patroia) eta Tlazolteotl (zikinkeriaren irenslea, hori baitzen bere izenaren esanahia) bezalako jainkosekin lotua zegoen. Landareen munduko jainkosa zenez, emankortasunaren jainkosa ere bada. Horregatik, artoaren patroiak ziren Xilonen eta Ilamatecuhtlirekinn eta mantenuen eta lurraren patroia eta Zazpi Suge anderea zen Chicomecoatlekin ezaugarriak banatzen ditu.

Mayahuel maguey hostoetatik irtetzen zen urdinez margoturiko gorputzdun neska gazte bat bezala irudikatzen zen. Bere ezaugarriak esku batean soka bikoitza, irun gabeko kotoi mataza eta orban horiak bere aurpegian ziren. Batzuetan jadezko sudurreko batekin eta buztinezko pitxer bat eramanez irudikatua zen. Ezaugarri guzti hauek lehen aipaturiko Tlazolteotl bezalako jainkosekin partekatzen ditu, eta bereziki Chalchiuhtlicuerekin, lurreko uren patroia zena. Azken bi jainkosak bezala, Mayahuel zorte txarraren ikurra zen. Jainkosa honekin zerikusia zuen egun batean jaiotzen zenak, ziur gaizki amaitu behar zuen. Kotoizko matazak eta bi sokek adulterioa eta galmena esan nahi zuten, kosmogonia mexikan mozkorraldiarekin eratorriak.

Magueyaren jainkosaren senarra Patecatl izan zen, nahuatlez agavearen ureztiari pulkea egiteko eransten zitzaizkion belar batzuk izendatzen zituena. Euren semeak Centzon Tochtliak ziren, edo larehun eta Kontaezinbeste Untxiak (pulkeaz, jakina) titia ematen ziena ustez zituen titi ugarietatik.

Magueyaren sorreraren elezaharra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran Mayahuel bere amonarekin bizi zen neska gazte eder bat zen, bere amona Eguzkia irtetzea eragozten saiatzen zen Tzitzimime izar bat zelarik. Halako batean, Quetzalcoatlek konbentzitu zuen lurrera jaisteko maitatzera bitan banatutako zuhaitz baten adar batean bihurturik. Baina bere amona esnatu zenean eta honek bere biloba ikusi ez zuenean, beste Tzitzimime batzuk deitu zituen lurrera jaitsi eta bere biloba bilatzen laguntzeko.

Hurbildu zirenean zuhaitza bitan banatu zen. Orduan, amonak, bere biloba adar bezala ikusiz, txiki-txiki egin zuen eta hondarrak beste Tzitzimime batek jan zitzan utzi zituen. Hala ere, Quetzalcoatl bihurtu zen adarra ukitu eta kalterik gabe geratu zen.

Tzitzimimeak aldendu zirenean, Quetzalcoatlek birjina gaztearen hondarrak hartu eta lurperatu egin zituen. Hemendik irten zen maguey landarea, nondik pulkea ateratzen den, zeremonietan edari erritual eta jainkoetzako ofrenda bezala erabilia. Honela, hil ondoren, Mayahuel jainkosa bihurtu zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]