[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Agave

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agave
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
FamiliaAsparagaceae
Generoa Agave
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakistle (en) Itzuli eta maguey (en) Itzuli

Agave landare generoa da, Agavaceae familiakoa. Agave, pita, maguey, cabuya, fike eta mezkal izenak ere ematen zaizkio.

Landarearen jatorria Mexikon dago, nahiz eta gaur egun naturalki Ameriketako Estatu Batuetatik Venezuelara hedatzen den. 200 espezie ezberdin ezagutzen dira, eta tamaina eta forma oso ezberdinekoak izan daitezke. Generoa orain dela 12 milioi urte sortu zela kalkulatzen da. Tekila, mezkal eta pulke edariak landare honetatik ateratzen dira.

Pita edo agabea (Agave americana)

Hostoetan sokak egiteko erabiltzen diren zuntz gogorrak ditu. Ez da agabazeoen familian zuntz horiek dituen bakarra, heneken landareak (Agave fourcroydes), sisal izenez ezagutzen denak (Agave sisalana) eta beste zenbaitek ere badituzte, baina pita edo agabe izenez Agave americana agabazeo-mota bakarrik ezagutzen da. Pulke izeneko edari bizia eta hori destilatuz tekila egiteko ere erabiltzen da pitaren hostoa; hain zuzen, hostoetan ebaki bat eginez gero hartzitzean edari bizi bihurtzen den isurkari bat irteten baita.

Neurriz 1-2 m luze eta 2-3 m zabal izaten da pita landarea. Sustraiaren buruan eta mordoan eratuak izaten ditu hostoak, mamitsuak, ezpata-itxurakoak eta ertzetan arantzak dituztenak, kolorez berde urdinxkak eta ertz horikoak. Loreak zuriak edo horixkak izan ditzake, 8 bat m luze egiten den zurtoin bakarrean kokatuak eta buruxketan eratuak.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]