[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Monoplacophora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Monoplacophora
Kanbriar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaMollusca
Klasea Monoplacophora
Odhner, 1940
Azpibanaketa

Monoplacophora molusku klase bat da. Behe-kanbriarrean agertu zen eta gaur egun arte dirau. 11 espezie ezberdin atzeman dira klase honen barruan. Monoplacophora guztiak itsastarrak dira, eta oso urriak dira erregistro fosilean; hau da, gaizki kontserbatzen direnez, ez daude monoplacophora fosil asko.

Lapen antzeko maskor konikoa dute. Molusku guztiak bezala, oin bakarra dute, oso gihartsua dena. Ahoan erradula izeneko kitinazko hortzak dituzte, janaria karraskatzeko erabiltzen dituztenak. Mantua izeneko ehun batek errailak estaltzen dizkie monoplacophoroei; honen kanpoko azalak animalia babestuko duen oskola sortzen du. Mantuaren eta oskolaren artean dagoen barrunbeak zakatzak inguratzen ditu.

Gorputza segmentatua duten molusku bakarrak dira.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]