[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ljudevit Gaj

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ljudevit Gaj

Bizitza
JaiotzaKrapina1809ko abuztuaren 8a
Herrialdea Austriar Inperioa
 Hungariako Erresuma
BizilekuaKrapina
Varaždin
Karlovac
Viena
Graz
Budapest
Leipzig
Bratislava
Belgrad
HeriotzaZagreb1872ko apirilaren 20a (62 urte)
Hobiratze lekuaMirogoj
Hezkuntza
HizkuntzakKroaziera
alemana
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, idazlea, iritzi-kazetaria, kazetaria, politikaria, poeta eta filosofoa
Lantokia(k)Zagreb
Lan nabarmenak
KidetzaSerbian Learned Society (en) Itzuli
Society of Serbian Letters (en) Itzuli

Find a Grave: 7622485 Edit the value on Wikidata

Ljudevit Gaj (Krapina, 1809ko abuztuaren 8a - Zagreb, 1872ko apirilaren 20a) Kroaziako hizkuntzalari, politikari, kazetari eta idazlea izan zen. Iliriar Mugimendu abertzalearen partaide nagusienetako bat izan zen.

Ljudevit Gaj Krapinan jaio zen, garai hartan Austriar Inperioaren barnean zegoena. Aita alemaniarra zuen eta ama eslovakiarra. Alemanieraz idazten hasi zen baina berehala interes handia azaldu zuen kroazierarekiko. 1830rako argitaratua zuen Kroaziar-Eslavoniar ortografiaren oinarrien laburpena izeneko liburua. Kroaziarrek alfabeto latinoa erabiltzen zuten bainahainbat soinu zailak ziren alfabeto horrekin idazteko eta txekieraren antzeko ortografia ezarri zuen.

Bere lana herrialdean zabal zedin Habsburgotarren monarkia konbentzitu zuen kroazierazko egunkari bat argitaratzen utz zezan. 1835ean Novine Horvatske (Kroaziako berriak) egunkaria azaldu zen eta bere gehigarri literarioa zen Danicza horvatzka, slavonzka y dalmatinzka (Kroaziarren, eslavoniarren eta dalmaziarren eguneroko izarra). Iliriar Mugimendu abertzalearen eraginez izenak aldatu zitzaizkien, egunkaria Ilirske narodne novine (Iliriarren berriak) deituz eta aldizkari literarioa berriz Danica ilirska (Iliriarren goizeko izarra).

1872an hil zen Zagreben 62 urte zituela.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ljudevit Gaj Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Kroazia
Artikulu hau Kroaziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.