[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Liga Komunista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Liga Komunista
Datuak
Izen ofiziala
Bund der Kommunisten
Motaalderdi politikoa eta transnational political party (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua eta Alemania
IdeologiaSozialismo iraultzailea, Marxismoa eta komunismoa
Kokapen politikoaEzker iraultzaile politiko
Agintea
LehendakariaKarl Schapper (en) Itzuli
Egoitza nagusi (–1848)
Egoitza nagusi (1848–)
Prentsa-organoaNeue Rheinische Zeitung (en) Itzuli
Historia
Sorrera1847ko ekainaren 1a
Sortzailea
Ordezkatzen duCommunist Correspondence Committee (en) Itzuli eta League of the Just (en) Itzuli
Desagerpena1852ko azaroa
Koloreak    

Komunisten Liga edo Liga Komunista (alemanez: Bund der Kommunisten; ingelesez: Communist League) 1847ko ekainean Londresen jaiotako erakunde iraultzailea izan zen, Zuzenen Ligak ospaturiko kongresuaren ondorioz bere izena aldatzea adostu zuenean, Karl Marx eta Friedrich Engels erbesteratu alemaniarrek 1846 urtearen hastapenetan Bruselan sorturiko Korrespondentziazko Batzorde Komunista bere baitan integratzean. 1848ko otsailean bere programa argitara emango du Alderdi Komunistaren Manifestua izenpean.

Sorrera (1847-1848)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1836 urtean, bi urte lehenago sortu zen Debekatuen Ligatik abiaturik[1], Zuzenen Liga erakunde klandestinoa sortu zuten Parisen emigrante alemaniarrek. Bere teoriko nagusi zen Wilhelm Weitling[1] ordurarte sozialista utopikoen gehiengoak defendatzen zuen bide erreformistaren aurkakoa zen eta langile klasea jotzen zuen jendarte «komunista» ekarriko zuen iraultzaren protagonista[1].

1840ko hamarkadaren erdialdean beste bi exiliatu alemaniar esanguratsu hurbiltzen zaizkio Ligari, Karl Marx eta Friedrich Engels, zeinak 1846 urtearen hastapenetan Korrespondentziako Batzorde Komunista sortuko baitzuten Bruselan, Philippe Gigotekin batera. Marxek -Proudhon frantsesak bezala- Weitlingekiko mirespena adierazia zuen «alemaniar literaturaren kaskarkeriaren» oso gainetik ikusten baitzuen, baina ez zuen bere kontzepzio komunista kristaua partekatzen -eztabaida gogorra izan zuten Bruselan 1846ko martxoan- eta Korrespondentziazko Batzordearen bidez zabalduriko bere kritikek gero eta oihartzun handiago jaso zuten Ligako kideen artean, Karl Schapperrek gidaturiko Londresko sekzioan bereziki[1]. Liga langileak iraultza sozialerako prestatuko lituzkeen langile klasearen partidua sortzeko enbrioia izan zatekeenaren ideia finkatzen joan zen hauen artean[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Historia general del socialismo. De los orígenes a 1875. (1 ̇ed. en Destinolibro. argitaraldia) Destino 1984 ISBN 8423313050. PMC 639859699..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]