[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Leioako geltokia

Koordenatuak: 43°19′05″N 2°59′31″W / 43.318014°N 2.991895°W / 43.318014; -2.991895
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°19′05″N 2°59′31″W / 43.318014°N 2.991895°W / 43.318014; -2.991895
Leioa
Geltoki kanpoko ikuspegia.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Lamiako  Bilboko metroaren 1. linea  Astrabudua »
Kokapena
HelbideaIturriondo kalea, 1; 48940
UdalerriaLeioa,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaLEI
Gunea2. gunea
Irekiera1995ko azaroaren 11
Bidaiariak1.020.099 (2016)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakDisuasio-aparkalekua  Itxaron gela Pertsonaldun txarteldegia  
AldageltokiaMetroa Autobusa 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaL1Etxebarri - Plentzia
BizkaibusA2161  Bizkaia Zubia - EHU
A3472  Getxo - Gurutzeta (Areetatik)
LeioabusA2171  Txorierri - Bizkaia Zubia

Leioa Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurgaineko geltokia da, Leioako Udondo auzoan kokatuta dagoena. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta 2. tarifa-gunean dago.

Geltokia kaleko kotan dago, trenbidea beheko mailan dagoen bitartean. Nasetara heltzeko eskailera zein igogailuak erabil daitezke. Geltokiaren ondoan Bizkaiko Garraio Partzuergoaren disuasio-aparkalekua eta autobus geralekuak daude.

2015eko maiatzaren 6tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[2]

Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan. Geltokiko bestibuluan nasetara heltzeko eskailera zein igogailuak daude.

  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Disuasio-aparkalekua Sarbide irisgarria  Iturriondo kalea, 1

Disuasio-aparkalekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Garraio Partzuergoak disuasio-aparkalekua dauka geltokian. Autoa bertan utzi eta garraio publikoa erabiliz, hobaridun tarifa eskaitzen zaio bezeroari, hurrengo baldintzapenen barruan: bezeroak Creditrans sistemako garraio publikoren bat erabili behar du, autoa Bilboko metroko zerbitzu ordutegiaren barruan besterik ez da aparkatuta egongo, eta autoak ezin izango du 24 ordu baino gehiago aparkatuta egon.

Aurrean azaldutako baldintzak betetzen dituenarentzako, egun osorako aparkaldiak 0,70€ko kostua edukiko du.[3]

Geltokia trukatzaile bihurtuko da, Leioako tranbia martxan jartzen denean. Tranbia lineak, lehenengo fasean, geltokia eta Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan daukan campusa lotuko ditu. Bigarren fasean, tranbiak Bilboko itsasadarra zeharkatu eta Ezkerraldean dagoen Urbinagako geltokiraino helduko da. Lehenengo fasearen eraikuntza dagoeneko hasita dago, geltokiaren ondoan kotxera eta tailerrak eraikitzen ari baitira.

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus eta Leioabus zerbitzuak hornitzen dituzten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2016ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2017-08-15).
  2. Metro Bilbao. «Metro Bilbaoko 10 geltokik WIFI sarbidea dute dagoeneko» (Noiz kontsultatua: 2015-05-07).
  3. Metro Bilbao. «Aparkalekuak» (Noiz kontsultatua: 2013-07-21).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa