[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Lee Petty

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lee Petty

Bizitza
JaiotzaRandolph konderria1914ko martxoaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaGreensboro2000ko apirilaren 5a (86 urte)
Hobiratze lekuaIpar Carolina
Heriotza modua: Aorta abdominaleko aneurisma
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakautomobil-pilotua
Jasotako sariak

Find a Grave: 19444 Edit the value on Wikidata

Lee Petty, jaiotzez Lee Arnold Petty, (Randleman, 1914ko martxoaren 14a - Greensboro, 2000ko apirilaren 5a) estatubatuar automobil pilotua izan zen. 3 aldiz lortu zuen NASCAR kopa, 1954, 1958 eta 1959an, bigarren geratu zen 1949 eta 1953an, hirugarren 1950, 1952 eta 1955ean, laugarren 1951, 1956 eta 1957an eta seigarren 1960an.

Lee Arnold Petty Randlemanen jaio zen, Ipar Karolinan (AEB) 1914ko martxoaren 14an.

Historial osoa hartuz gero, Petty hamargarrena dago eta hasierako garaietan, berriz, hirugarrena da. 427 lasterketetatik 54 irabazi zituen goreneko mailan eta, besteak beste, 1954ko Daytonako hondartza zirkuituko garaile izan zen edo, 1959ko Daytona International Speedway inauguratu zutenean, 500 Miliaren garaile[1].

1961ean, Daytonako 500 Miliatan, Beauchampekin egin zuen talka eta 4 hilabetez egon zen barrendua errekuperatzen zen bitartean[2]. Hurrengo urtean itzuli zen lanera eta beste 6 lasterketetan lehiatzeko aukera izan zuen, 1964an erretiratu zen arte.

Pettyk beti erabili zuen bere ekipo propioa: Petty Enterprises. Ia beti 42 zenbakia erabili zuen eta Chrysler taldeko modeloak (Chrysler, Dodge edo Plymouth). Hala ere, Oldsmobile markarentzat ere lehiatu zuen hainbat denboraldietan eta inoiz Ford edo Lincoln autoak erabili zituen.

Bere semeak ziren Richard Petty eta Maurice Petty ere ekipo berean ibili ziren lehian eta Richard 7 alditan izan zen txapeldun NASCAR Grand National Series proban (gero NASCAR Cup Series izendatu zutena).

Kyle Petty biloba eta Adam Petty birloba ere NASCAR proban ibili ziren lehian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Ipar Carolina
Artikulu hau Ipar Carolinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.