Lapurdiko estropada zaharrak
Itxura
Lapurdiko estropada zaharrak, XIX. mendearen bukaeran Lapurdiko hainbat herritan jokatu ziren estropadak dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezagutzen den lehenengo estropada 1853an izan zen Baionan. Lau traineru lapurtarrek, eta Hondarribia, Pasaia eta Donostiar banak izan zuten lehia baina ez da garailearen izenik ezagutzen. 1890 arte arrantzale lapurtarren artean traineru estropada ugari izan ziren eta Donibane Lohitzuneko arrantzaleak nagusitu ziren gehienetan. Hala ere garai hartako komunikabideek gipuzkoarrekin izandako lehien berri baino ez dute ematen, nazioarteko estropada kontsideratzen baitziren, eta honako hauek dira jasotako emaitzak:
Urtea | Irabazlea | Bigarrena |
---|---|---|
1855 | Lekeitio | -- |
1862 | Hondarribia | -- |
1867 | Hendaia | -- |
1891 | Baiona | Donostia |
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
1891 | Hondarribia | Hondarribia | Donostia |
1892 | Hondarribia | Getaria (Lapurdi) | Donibane Lohitzune |
1900 | Getaria (Gipuzkoa) | San Pedro | -- |
Urtea | Irabazlea | Bigarrena |
---|---|---|
1893 | Hondarribia | -- |
1895 | Hondarribia | -- |
1908 | Getaria (Gipuzkoa) | Hondarribia |
1909 | Orio | -- |
Urtea | Irabazlea | Bigarrena |
---|---|---|
1893 | Hendaia | Irun |
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herria | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Hondarribia | 5 | Baionan: 1862 D. Lohitzunen: 1891, 1892 Miarritzen: 1893, 1895 |
Getaria (Gipuzkoa) | 2 | D. Lohitzunen: 1900 Miarritzen: 1908 |
Hendaia | 2 | Baionan: 1867 Hendaian: 1893 |
Lekeitio | 1 | Baionan: 1855 |
Baiona | 1 | Baionan: 1891 |
Orio | 1 | Miarritzen: 1909 |
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estropadak, Regatas de Traineras, Rafael Aguirre Franco,, Zarautz 1972.