Lolland
Lolland | |
---|---|
| |
Geografia | |
Kokapena | Itsaso Baltikoa |
Azalera | 1.243 km2 |
Politika | |
Herrialdea | Danimarka |
Eskualdea | Seelandia eskualdea |
Udalerriak | Lolland eta Guldborgsund. |
Hiri populatuena | Nakskov |
Hiri populatuenaren biztanleria | 13.886 bizt. |
Gizartea | |
Biztanleria | 65.764 |
Dentsitatea | 52.9 bizt./km² |
Lolland, aurrez Laaland izenarekin ezagutzen zena, Danimarkako laugarren irla handiena da. 1.243 km²-ko azalera eta 65.764 biztanle ditu (2009). Seelandia eskualdearen hegoaldeko hiru irletako bat da, Falster eta Møn irlekin batera. Erabat laua da, punturik altuenak 25 m-ko altuera baino ez duelarik.
Irlaren mendebaldea Lolland udalerriak hartzen du eta bertan daude irlako hiri handienak diren Nakskov (13.886 biztanle) eta hiriburua den Maribo (6.023). Irlaren ekialdea eta Falster irla Guldborgsund udalerriaren barnean daude eta bertako herri handiena Sakskøbing da (9.299). Iparraldean baditu hiru irla txiki: Fejø, Femø eta Askø.
Historikoki azukre erremolatxaren ekoizlea izan da eta gaur egun ere berau da industria handiena. Energia berriztagarrien apostua ere egin du eta irlaren hegoaldean bi itsas parke eoliko ezarri ditu, Rødsand eta Nysted Havmøllepark.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Sakskøbing.
-
Kramnitse hondartza.
-
Parke eolikoa.
-
Nakskov hiriko kaia (1914).