Love and Death
Love and Death (euskaraz: Maitasuna eta Heriotza) 1975ko filma da, Woody Allen estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendutakoa. Woody Allen bera eta Diane Keaton izan ziren aktore nagusiak.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendearen hasiera, Napoleondar Gerrak, Errusia. Boris Grushenko (Allen) errusiar hiritar koldar, bakezale eta zekena da. Bere familiaz oso iritzi txarra du, bere anaiek ez dutela ulertzen sentitzen du, eta soilik bere lehengusina Sonjarekin (Keaton) solastuz lortzen du babes filosofikoa; gainera, Sonjaz maitemindua dago sekretuan.
Frantziak Austria inbaditu ondoren, gudarosteak dei egingo dio tsarren Errusia frantziarrengandik defendatzera joateko. Gerran, bere nagikeri eta koldakeriari esker, Napoleon Bonaparte bera buru duen frantziar gudarostearen erasoalditik salbatzea lortuko du.
Nahiz eta bere bakezaletasunak une hartan bertan heriotzera eramango duela iruditu, zoriaren patuak frantziar ofizialak dauden kanpadenda gainera eror dadin ahalbideratuko du. Gerra heroi bilakaturik, Boris jaioterrira itzuli eta San Petersburgoko goi mailako jendearekin batera ibiliko da, baina Sonjarekin ezkontzea amestuko du (bitartean lehengusinaren ordura arteko ezkontza sekulako porrota da).
Duelu xelebre batean ozta-ozta bizirik ateratzea lortu ondoren, azkenean Sonja (jada alargundua) Borisekin ezkonduko da. Bonaparte eta frantziar gudarostea Mosku ingurura iristean, Grushenkok gehiago ez borrokatzea erabakiko du, baina bere Sonja maiteak frantziar enperadorea hil nahi du, gerra behin-betiko amaitu dadin; hortaz, bikoteak misio ausart eta arriskutsu bati ekingo dio.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Woody Allen: Boris Grushenko
- Diane Keaton: Sonja
- Georges Adet: Nehamkin zaharra
- Frank Adu: sarjentua
- Brian Coburn: Dmitri
- Jessica Harper: Natasha
- James Tolkan: Napoleon Bonaparte
- Olga Georges-Picot: Alexandrovna kondesa
- Harold Gould: Anton lvanovich Lebedokov
- Zvee Scooler: Aita
- Féodor Atkine: Mikhail Grushenko
- Yves Barsacq: Rimsky
- Tony Jay: Vladimir Maximovitch
- Aubrey Morris: 4. soldadua
- Alfred Lutter: Boris gaztea
- Sol Frieder: Voskovec
- Lloyd Battista: Don Francisco
- Frank Adu: Drill sarjentua
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1975eko filmak
- Woody Allenek zuzendutako filmak
- Woody Allenek idatzitako filmak
- Diane Keatonek antzeztutako filmak
- Woody Allenek antzeztutako filmak
- Jessica Harperrek antzeztutako filmak
- Harold Gouldek antzeztutako filmak
- James Tolkanek antzeztutako filmak
- Féodor Atkinek antzeztutako filmak
- Olga Georges-Picotek antzeztutako filmak
- Denise Péronek antzeztutako filmak
- Alan Rossettek antzeztutako filmak
- Alan Tilvernek antzeztutako filmak
- Edmond Ardissonek antzeztutako filmak
- Gérard Buhrrek antzeztutako filmak
- Henri Coutetek antzeztutako filmak
- Roger Lumontek antzeztutako filmak
- Yves Barsacqek antzeztutako filmak
- Anne Lonnbergek antzeztutako filmak
- Lloyd Battistak antzeztutako filmak
- Andrée Tainsyk antzeztutako filmak
- Zvee Scoolerrek antzeztutako filmak
- United Artistsek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Umorezko filmak
- Fiodor Dostoievskiren idazlanetan oinarritutako filmak
- Napoleondar Gerrei buruzko filmak
- Errusian girotutako filmak