Orban Ilun Handia
Neptunoren Orban Ilun Handia (Great Dark Spot edo soilik GDS ingelesez), Jupiterreko Orban Gorri Handiaren antzeko orban bat zen. 1989an detektatu zuen Voyager 2 zundak, planetaren hego hemisferioan. Jupiterren Orban Gorri Handia Bezala, antizikloi bat zirudien arren, uste denez, Orban Ilun hori, zulo atmosferiko bat izan zitekeen, Lurreko ozono geruzako zuloa bezala.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orbanak, ia Lurraren tamaina bera zuen, eta, itxuraz, Jupiterren Orban Gorri Handiaren oso antzerakoa zen. Hasieran, fenomeno bera zela uste izan zen, baina, hurbilagotik ikusita, Neptunoren atmosferan beheragune ilun bat zela ikusi ahal izan zen. Neptunoko haizeak, eguzki-sistema osoko azkarrenak dira, 2400 kilometro orduko abiadurara hel daitezkeelarik orbanaren inguruan, honela, eguzki sistemako planeta guztietan sekula erregistraturiko azkarrenak direlarik.
Orban iluna, Neptunoren metanozko atmosfera erraldoian zulo bat izan liteke. Orbanak, hodei zuri handiak sortzen zituen, Lurreko zirruak bezalakoak. Lurreko zirruak ez bezala, hauek izotz kristalez osatuta daudenak, Neptunokoak, izoztutako metanozko kristalez osatuta daude, eta 36 ordu igaro ondoren disolbatzen hasten dira, Lurrean ez bezala, non ordu gutxitan disolbatzen diren.
Desagerpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hubble espazio teleskopioak, orbanari berriz argazkia atera zionean 1994an, hau, jada desagertua zen, astronomoak, erabat estali zen zulo bat edo Neptunoren lurrazala suntsitzen amaitu zuen ekaitz bat izan ote zen zalantzarekin utziz.
Bere tokian, aurrekoa baino txikiagoa eta argiagoa zen orban bat agertu zen, oraingoan, ipar hemisferioan, eta Iparraldeko Orban Iluna bezala ezagutzen da.