Juliette Bonheur
Juliette Bonheur | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joséphine Marie Julie Victoire Bonheur |
Jaiotza | former 9th arrondissement of Paris (en) , 1830eko uztailaren 19a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1891ko apirilaren 29a (60 urte) |
Familia | |
Aita | Raymond Bonheur |
Ezkontidea(k) | Hippolyte Peyrol (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Raymond Bonheur |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Juliette Bonheur edo Juliette Peyrol-Bonheur (Paris, Frantzia, 1830ko uztailaren 19a – ibidem 1891ko apirilaren 29a) frantziar margolaria izan zen. Animalien margoengatik ezaguna zen. Rosa Bonheur (1822-1899), Auguste Bonheur (1824-1884) eta Isidore Bonheur (1827-1901) neba-arrebak ziren. [1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peyrol-Bonheur Parisen jaio zen 1830ean. [2] Bere aitak margolaritzan trebatu zuen, Rosa, bere ahizpa nagusia bezala.[3] Bere ama Sophie Bonheur (jaiotzez markesa) piano irakaslea zen eta Juliette Bonheur haurra zela hil zen. Bere aita Oscar-Raymond Bonheur paisaia eta erretratu margolariak, alabaren talentu artistikoa bultzatu zituen. [4]
Burdinola baten jabea zen Hippolyte Peyrol-ekin ezkondu zen. Elkarrekin bi seme-alaba izan zituzten: Hipólito Peyrol eskultorea (1856-1929) eta René Peyrol emakume-margolaria (1860-1899).[5]
Bere margolanak Salonen (Paris) erakutsi zituen 1852tik 1889ra. [6]
Parisko 1855eko Erakusketa Unibertsalean aipamena jaso zuen eta 1876 urtean Londresko Royal Academyn erakutsi zuen.[7]
Peyrol Bonheurren lana Arte Ederren Jauregian erakutsi zuten Chicagoko (Illinois) 1893ko Munduko Columbian Erakusketan. [8]
Bordelen bizi izan zen 1846 arte[9] eta Parisen 11. barrutian hil zen 1891ko apirilaren 29an.[2]
''Askotan uste da Rosak uko egin ziola eskulturari, Isidoro nebari itzalik ez egiteko; baina Rosaren pinturak itzal handia egin zion Julietarenari eta Augusto anaiarenari, oraindik ere haren denboraz nahiko estimatuak".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Galton, Francis. Hereditary Genius: An Inquiry into its Laws and Consequences. Second edition. (London: MacMillan and Co, 1892), p. 247. Original 1869.
- ↑ a b «Juliette Bonheur (1830-1891)» data.bnf.fr.
- ↑ Kuiper, Kathleen. "Rosa Bonheur", Encyclopædia Britannica Online, Retrieved 23 May 2015.
- ↑ Heather McPherson. (2003). «Bonheur, (Marie-)Rosa [Rosalie»] Grove Art Online doi: ..
- ↑ Newberry, John S.. «Juliette Peyrol Bonheur (1830 - 1891)» askART.
- ↑ «Juliette Peyrol-Bonheur» Palais Dorotheum.
- ↑ (Ingelesez) «Bonheur, Juliette» Benezit Dictionary of Artists doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).
- ↑ Nichols, K. L.. Women's Art at the World's Columbian Fair & Exposition, Chicago 1893. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Statistique générale, topographique, scientifique, administrative, industrielle, commerciale, agricole, historique, archéologique et biographique du département de la Gironde ebooks by Féret, Édouard» Rakuten Kobo (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).[Betiko hautsitako esteka]