Julio Vilamajó Echaniz
Itxura
Julio Vilamajó Echaniz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montevideo, 1894ko uztailaren 1a |
Herrialdea | Uruguai |
Heriotza | Montevideo, 1948ko apirilaren 12a (53 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Errepublikaren Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Julio Agustín Vilamajó Echaniz (Montevideo, 1894ko uztailaren 1a - 1948ko apirilaren 12a) uruguaitar arkitekto ospetsuenetako bat izan zen. New Yorkeko Nazio Batuen Erakundearen egoitza egiteko arkitekto aholkularien taldeko kidea, Le Corbusier eta Oscar Niemeyerrekin batera.
Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Montevideon jaio zen. Perpinyan jaiotako Ramon Vilamajó merkatari katalanaren eta Donostiako Eustaquia Etxaniz euskaldunaren semea zen. Montevideoko 24. Eskolako ikaslea izan zen 1901etik 1903ra, eta, ondoren, Sagrada Familia Eskolan osatu zituen ikasketak 1904tik 1906ra. Bere aitona Josef Agustín Etxaniz ere arkitektoa izan zen.