Juana Ontañón Valiente
Juana Ontañón Valiente | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juana Ontañón y Valiente |
Jaiotza | Madril, 1886ko urriaren 22a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1972ko abuztuaren 22a (85 urte) |
Familia | |
Aita | José Ontañón Arias |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Institución Libre de Enseñanza Instituto Cardenal Cisneros (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pedagogoa |
Juana Ontañón Valiente (Madril, 1886ko urriaren 22a – Mexiko Hiria, 1972ko abuztuaren 22a) maistra espainiarra izan zen, Irakaskuntzako Erakunde Askeko ikaslea eta Iruñeko Pablo Iglesias Ateneoaren sortzaileetako bat. [1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Teófila Valiente eta José Ontañón Ariasen sei seme-alabetako emakume bakarra izan zen Juana, Irakasle Eskolako instituzionalista eta alemaneko irakaslea. Batxilergoa ikasi zuen, aukera librean, Cisneros Kardinalaren Institutuan, eta, amaitzean, aitarekin ikasketa-bidaia bat egin zuen Alemanian barrena. Itzultzean, Goi Mailako Irakasle Eskolan sartu zen, eta ikaskideen artean María de Maeztu (promozioko lehena atera zuena eta Juana 2.a) izan zuen. [1]Lanpostua lortu zuen oposizio bidez Caceresko Maisuen Goi Eskolan. [1][3][2]
Cáceresen Miguel del Río Guinea ezagutu zuen, Institutuko matematikako irakaslea, eta harekin ezkondu zen 1914an. Bi urte geroago, haien seme bakarra, Miguel, jaio zen. Handik gutxira, familia Iruñera joan zen bizitzera, ia hogei urtez kokatu ziren bertan. [1]1933an, Juana eta haren familia Madrilera joan ziren. Han, Eskola Normalean jardun zuen irakasle. Espainiako Gerra Zibila hasi ondoren, Espainiako hiriburua utzi eta Valentzian eta Bartzelonan jarraitu zuen lanean. [1][2]
Errepublika garaituta, Juana, senarra eta semea Frantzian elkartu ziren, eta handik hirurak erbesteratu ziren Sinaia itsasontzian, 1939ko ekainaren 13an iritsi ziren Veracruzera.[4]
Familia instalatu ondoren, Juanak Luis Vives Institutuan ekin zion berriro irakaskuntzari. Institutua erbesteratuek sortu zuten, Emakumezkoen Unibertsitatearen barruan; atzerritarrentzako ikastaroak ere eman zituen Mexikoko Unibertsitate Autonomoan. [1]Senarra hil ondoren, Bostonera joan zen, eta han eman zituen eskolak Bryn Man Collegen 1946-47 ikasturtean. Tarte labur horren ondoren, Mexikora itzuli zen, semearekin eta bilobekin elkartzeko. Herrialde hartan bizi izan zen 1972an hil zen arte. [1]
Irakasle gisa egindako lanaz gain, Juana Ontañonek Porrúa argitaletxe mexikarrarentzat lan egin zuen, Alarcón, Bécquer, Espronceda, Larra, Valera eta Gabriel Miró autoreen lanen hitzaurre-egile gisa. Santa Teresa de Jesusen biografia ere idatzi zuen, 1977an argitaratua, hil eta bost urtera. [1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g h Jiménez-Landi 1996.
- ↑ a b c Maestros y sindicalistas. Martín Zabalza Arregui Unión General de Trabajadores de Navarra. 06/09/2016 Consulta 17 de febrero de 2017
- ↑ Innovadores de la educación en España (becarios de la Junta para Ampliación de Estudios) Teresa Marín Eced. Universidad de Castilla-La Mancha. España 1991. ISBN 84-7729-107-1
- ↑ Ficha de Ontañón Valiente, Juana Movimientos migratorios Iberoamericanos Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. Consulta 17 de febrero de 2017
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jiménez-Landi, Antonio (1996). La Institución Libre de Enseñanza y su ambiente. Madrid: Universidad Complutense, cuatro tomos. (Por esta obra Jiménez-Landi recibió el Premio Nacional de Historia en 1997). ISBN 8489365571. |fechaacceso= requiere |url= (ayuda)