[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Jabier Salutregi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jabier Salutregi
Egin-eko zuzendaria

1993 - 1998 - closure (en) Itzuli
Egin-eko zuzendaria

1992ko martxoaren 31 - 1998ko uztailaren 15a - closure (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBilbo1950eko urriaren 10a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2023ko ekainaren 14a (72 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Twitter: Batatxi Edit the value on Wikidata

Jabier Salutregi Mentxaka (Bilbo, 1950eko urriaren 10a - Donostia, 2023ko ekainaren 14a[1]) euskal kazetaria izan zen.

Egin egunkariaren zuzendaria izan zen 1998 uztailaren 15a arte, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak 18/98+ auziaren barruan egunkaria ixteko agindua eman zuenean.[2] Garzon epaileak Egin egunkariak ETA diruz laguntzen zuela zeritzon. 2009an, 11 urte geroago, Espainiako Auzitegi Gorenak Egin egunkariaren itxiera legearen aurkakoa izan zela ebatzi bazuen ere, akusatuei kartzela-zigorra berretsi zien Dena da ETA tesia mantenduz.[3]

Espainiaren euskal presoak etxetik urruneko espetxetan sakabanatzeko politika zela eta, Burgosko kartzelan eduki zuten preso. 2015eko urriaren 20an atera zen aske 7 urte eta erdiko espetxealdia bete ondoren.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-06-09). «Fallece Jabier Salutregi, periodista siempre y encarcelado por dirigir ‘Egin’» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).
  2. (Ingelesez) «Basque newspaper shut down» The Irish Times 1998-07-16 (Noiz kontsultatua: 2017-10-18).
  3. (Gaztelaniaz) «El Supremo decreta la ilicitud del cierre del diario ‘Egin’ 11 años después de su clausura» Diagonal 2009-06-11 (Noiz kontsultatua: 2017-10-18).
  4. «Aske geratu da Jabier Salutregi zazpi urte eta erdiko zigorra bete ostean» Argia 2015-10-29 (Noiz kontsultatua: 2017-10-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]