Joik
Itxura
Yoik (luohti, vuolle, leu'dd edo juoiggus) sami herriaren abesteko modu tradizionala da. Samiek dituzten abesteko modu tradizionalen arteko bat den arren samien abesti tradizionalei orokorrean horrela deitu zaie batzuetan.
Musikan adituek diotenez, yoik Europako musika tradizioen artean zaharrenetarikoa da. Yoik bakoitzak pertsona bat ala leku bat isladatzen du. Pertsonala edo espirituala da. Inprobisazioa ohikoa da. Beste yoik batzuek letra epikoak abesten dituzte. Normalean a capella abesten da, danborraz ala beste instrumentuez lagunduta joan daiteke ere. Eskala pentatonikoa erabiltzen du baina yoiker abeslariek nahi duten tonoa aukeratu dezakete.
Abeslariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wimme Saari
- Mari Boine
- Sofia Jannok
- Nils-Aslak Valkeapää
- Ánde Somby
- Jonne Järvelä