John Young (astronauta)
John Watts Young (San Frantzisko, Kalifornia, 1930eko irailaren 24a - Houston, Texas, 2018ko urtarrilaren 5a) estatubatuar astronauta izan zen. Ilargia zapaldu zuen Apolo 16 misioan, 1972ko apirilaren 21ean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Frantzisko hirian (Kalifornia) jaio izan zen, nahiz eta Orlandon (Florida) hazi. Ingeniaritza Aeronautikoan lizentziatu zen 1952. urtean, ohore guztiekin Georgia Institute of Technology ikastetxean. Bukatu ondoren, Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadan sartu egin zen, eta pilotu bihurtu.
John Youngek Ameriketako Estatu Batuetako astronauta karrerarik luzeenetarikoa osatu zuen; NASAn 1962. urtean sartu zen, eta Gemini 3an, Gemini 10ean, Apolo 10ean eta Apolo 16an bidaiatu zuen, besteak beste. 42 urtean, NASArentzat egin astronauta aktiboen zerrendan izan zen; beste bi hamarkadaz NASArentzat lan administratiboak egin ondoren, 2004ko abenduaren 31an erretiratu zen, 74 urterekin.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Young (astronauta) |