[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Astronauta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Astronauta bat espazioan
Jessica Meir austronauta, espazio ontzitik kanpo lan egiteko jantziarekin.

Astronauta, kosmonauta edo yǔhángyuán bat espaziontzi batean bidaiatzen duen edo berau pilotatzen duen pertsona bat da . Astronauta hitza anglosaxoi munduan erabili ohi da, Errusiar eta Europa ekialdean kosmonauta (космонавт) eta Txinan yǔhángyuán edo (宇航员) taikonauta darabilte.

Neologismoak ditugu hitz guzti hauek, orohar itsas bidaien mundutik datozen hitzak eta astronomi mundukoak bat eginez sortuak dira. Astronauta hitza adibidez grekeratik datozen astros --izar-- eta nautes --itsasgizon-- erroetatik dator, kosmonauta-rekin berdina gertatzen da kosmos --unibertso-- eta nautes erro grekoak elkartzean sortu zen. Txinan yǔhángyuán hitza darabilte aspalditik astronautaren sinonimotzat, hala ere mendebaldeko ekonomiek taikonauta hitza darabilte txineratik datorren 太空 (tàikōng) --espazio-- eta grekeratik datorren nautes erroak erabiliz sortua.

Lehen euskal astronauta Leopold Eyharts biarriztarra izan zen.

Izarretako lehen bidaiariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lur planetatik kanpora irten zen lehen gizakia Juri Gagarin dugu, zeina 1961eko apirilaren 12an Vostok-1 espaziontzian Baikonurgo kosmodromotik espazioratu zen. Gagarinek ekin zion beraz gaurdaino nazio ugaritako bidaiariek jarraitu duten ildoari lehenengoz. Valentina Terexkova izan zen espazioratu zen lehen emakumea, 1963ko maiatzaren 6an. Ondorengo zerrendan Astronautikan egin diren aurrerapenak ageri dira kronologikoki antolaturik:

  • 1961/IV/12 (SESB) Vostok-1 Juri Gagarin kosmonauta sobietarra espaziora irteten den lehen gizakia' dugu. Hortaz gain lurra orbitatu duen lehen gizaki ere bihurtu zen gure planetari bira oso bat atmosferako barne geruzetatik kanpo emanez.
  • 1961/VII/21 (AEB) Freedom-7 Alan Shepard AEBtarrak hegaldi suborbital bat burutu zuen. Propaganda amerikarrak sekulako lorpen bezala zabaldu bazuen ere orbita batera sikiera iristen ez den bidaia espazio-bidai kontsidera daitekeenik ez dago oso argi.
  • 1961/VIII/6 (SESB) Vostok-2 German Titov kosmonauta sobietarra lurrari orbita anitz ematen lehen gizakia dugu 17,5 bira eman baitzizkion ama-lurrari.
  • 1962/II/20 (AEB) Friendship-7 John H. Glenn AEBtarra lurra orbitatzen zuen lehen astronauta amerikarra bihurtu zen hiru bira bete emanez.
  • 1963/VI/16 (SESB) Vostok-6 Valentina Terexkova izan zen espazioratu zen lehen emakumea, baita orbita anitz egin zituen lehena 48 bira bete denera.
  • 1964/X/12 (SESB) Voskhod-1 Vladimir Komarov, Konstantin Feokstitov eta Boris Jegorov kosmonautek osatu zuten lehen aldiz espazioratu zen lehen gizaki taldea. Lehen aldiz espazio-jantzirik gabe jaurtiak izan ziren gizakiak izan ziren ere.
  • 1967/IV/23 (SESB) Soyuz-1 Vladimir Mikhailovitx Komarov izan zen espazioan zehar bidaiatu ostean hil zen lehen gizakia bere kapsulako jausgailuaren matxura batengatik.
  • 1969/I/16 (SESB) Soyuz-4 eta Soyuz-5 espaziontzien arteko lotura burutu zen lurreko orbitan, lehen aldiz eskifaiadun bi ontziek horrelakorik egin zuten gainera. Soyuz-5ean zihoazen hiru kosmonautetatik bik Yevgeni Khrunov eta Aleksei Yeliseyevek Soyuz-4erako bidea egin zuten espazio jantziekin iada han zegoen Vladimir Shatalov-ekin bat eginaz, hirugarrena Boris Volynov bertan geratzen zen artean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]