[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Joan Baptista Humet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Baptista Humet
Bizitza
JaiotzaNavarrés1950eko urtarrilaren 4a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona2008ko azaroaren 30a (58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikaria eta egile abeslaria

IMDB: nm1724296 Spotify: 4nl3EXvATz67Pb4pyain2i Musicbrainz: a3c540bf-1f8f-423a-b25f-de0ce54cba69 Discogs: 647929 Deezer: 77098 Edit the value on Wikidata

Joan Baptista Humet i Climent (Navarrés, Valentzia, 1950eko urtarrilaren 4Bartzelona, Katalunia, 2008ko azaroaren 30a) Terrassan bizi zen valentziar jatorriko kantari eta musikagilea zen. Katalanez zein gaztelaniaz konposatu zuen.

Txikitatik Terrassan bizi zen, bere aitak ehungintzazko enpresa bat baitzuen. 1968an Bartzelonara joan zen arkitektura ikastera eta han, Joan Manuel Serrat kantaria ezagutu zuen. Honek abesten hasteko konbentzitu zuen. 1968an, 18 urterekin, Humetek bere lehendabiziko kontzertua eman zuen Terrassako antzokian. Bi urtez Lluís Llachen kontzertuetan hasierako abeslaria izan zen.

1970ean bere lehendabiziko diskoa kaleratu zuen Columbia diskoetxearekin. 1971an Gemma abestia bere lehenengo arrakasta lortu zuen. Gemma abestia, bere koinataren omenez konposatu zuen eta Enderrock aldizkariak, XX. mendeko katalanezko 100 abesti onenen artean kokatzen zuen.

1973an bere lehenengo disko luzea Fulls (hostoak) kaleratu zuen. 1975ean bere bigarren diskoa kaleratu zuen, Diálogos (elkarrizketak), oraingoan gaztelaniaz eta Movieplay diskoetxearen zigilupean.

1979an bere katalanezko bigarren eta azken diskoa kaleratu zuen Fins que el silenci ve, Movieplay diskoetxearen zigilupean. 1981ean diskoetxez aldatu zen eta RCAra pasatu zen, bertan Hay que vivir argitaratu zuen.

Amor de aficionado (RCA, 1982) eta Sólo soy un ser humano (RCA, 1984) diskoen ondoren, Ariola multinazionalak RCA diskoetxearen kontrola hartu eta arau berriak ezarri zituen, Ariolan zeuden artistei lehentasuna emanez besteak beste. Horrenbestez, Humetek musika egiteari uztea erabaki zuen. 2001. urtean musikaren mundura itzuli zen eta 2004an Sólo baje a comprar tabaco disko autoekoiztua argitaratu zuen Validance zigilupean.

2008ko abenduaren 1ean hil zen sabeleko minbiziak jota.

  • Gemma/El Llaurador (SG, Columbia 1970)
  • Busco una flor/Tonades (SG, Columbia, 1970)
  • Kristine/No m´importara pas gens (SG, Columbia, 1972)
  • Fulls (LP, Columbia, 1973)
  • Diálogos (LP, Movieplay, 1975)
  • Aires de Cemento (LP, Movieplay, 1977)
  • Fins que el silenci ve (LP, Movieplay, 1979)
  • Hay que vivir (LP, RCA, 1981)
  • Amor de aficionado (LP, RCA, 1982)
  • Solo soy un ser humano (LP, RCA, 1984)
  • Solo baje a comprar tabaco (CD, Validance, 2004)

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]