[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ios

Koordenatuak: 36°43′00″N 25°19′00″E / 36.7167°N 25.3167°E / 36.7167; 25.3167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ios
Datu orokorrak
Garaiera713 m
Motauharte eta Polis
Azalera108,713 km²
Geografia
Map
Koordenatuak36°43′00″N 25°19′00″E / 36.7167°N 25.3167°E / 36.7167; 25.3167
UTC orduaUTC+02:00 eta UTC+03:00
KokapenaEgeo
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of the Aegean
EskualdeaHego Egeo
Unitate periferikoaThira Regional Unit
UdalerriaIos Municipality
Ur-gorputzaEgeo
Leku geografikoaZikladeak

Ios (grezieraz: Ίος, iːos ahoskatua, antzinako grezieraz: Ἴος; tokiko grezieraz Nios grezieraz: Νιός; italieraz: Io; turkieraz: Aniye) Egeo itsasoko Zikladak uhartedian dagoen greziar uharte bat da. Antzinaroan, Φοινίκη (Phoenice) izena zuen. Naxos eta Santorini uharteen erdibidean dagoen uharte menditsua da, bere lurraldearen zatirik handienean itsasoraino amildegiak dituena. 2011ko erroldaren arabera 2.024 biztanle zituen, baina XIX. mendean 3.500 izatera iritsi zen. Ios, Theraren unitate periferikoaren zati da. Bestalde, Le Grand Bleu filmeko eszenak Manganari hirian filmatu zituzten, uhartearen hegoaldean.

Uhartearen ipar-ekialdean Homero poeta klasikoaren hilobia dago, K.a.ko IX mendekoa.

Hona hemen uhartearen bilakaera demografikoa:[1]

Izena Greziar toponimoa 1920 1928 1940 1951 1961 1971 1981 1991 2001 2011
Ios Ίος 2053 1472 2041 1753 1343 1270 1362 1234 1632 1754
Agia Theodoti Αγία Θεοδότη - 5 78 8 12
Epano Kambos Επάνω Κάμπος - - 42 38 57
Koumbara Κουμπάρα 13 16
Manganari Μαγγανάρι - 4 117 43 29
Bouris Μπούρης 1 31
Mylopotas Μυλοπότας - 71 107 75
Psathi Ψάθη 75 - 71 76 28 5
Guztira 2154 1797 2041 1753 1343 1270 1451 1654 1838 2024

Gainera, zenbait uharte hustu ditu:

  • Pentalidi (Πεταλίδι)
  • Prasonisi
  • Psanthonisi

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Grezieraz) Greziar Estatistika Bulegoa ELSTAT. Digitale Bibliothek. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]