[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Indolaren proba

Wikipedia, Entziklopedia askea

Indolaren proba laborategian bakterioak identifikatzeko erabiltzen den teknika bat da.

Proba honek agerian jartzen du indolaren ekoizpena. Zenbait bakteriok indola ekoizten dute triptofano aminoazidoa degradatzerakoan. Indolaren presentzia kolore gorriaren agerpenak adierazten du, erreaktibo espezifikoa (Kovacs erreaktiboa) erabiltzerakoan.

Ereite-euskarri batekin agarrean hazitako kolonia baten inokulua hartu, identifikatu nahi den bakterioa duena.

Peptona-ura duen inguru likido batean hartutako inokulua erein, eta inkubatu 24 orduz 37 °C-tan. Gero, Kovacs erreaktiboaren 5 tanta gehitu eta kolorearen agerpena aztertu.

  • indol (+): eraztun gorria agertzen da inguru likidoan erreaktibo botatakoan
  • indol (-): ez da kolore gorria agertzen

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]