[go: up one dir, main page]

Edukira joan

InSight

Wikipedia, Entziklopedia askea
InSight
Operatzaileak NASA eta JPL
Misio mota Marteratzea
Bidalketa 2018ko maiatzaren 5a
Suziria Atlas V
Martera heldu 2018ko azaroaren 26a, 19:52:59,
Elysium Planitia

InSight (ingelesezko Interior Exploration using Seismic Investigations, Geodesy and Heat Transport izendapenaren laburdura, euskaraz Ikerketa Sismiko, Geodesiko eta Bero Transmisio bidezko Barne Esploraketa), NASAk Marten irisgailu bat ipintzeko helburua duen misioa da. Kasu honetan irisgailua robot geodesiko bat da eta goi teknologiako ekipoak ditu, hauen bidez Marteko zoruaren azpiko datu geodesikoak eta tenperaturak neurtu eta aztertu daitezke, honela Marteko lehenengo geologia bilakaera ikertzeko.

Berez, misioari 2016an ekitea pentsatua zegoen, baina 2018ra atzeratu zen. 2018ko maiatzaren 5an Kaliforniako base-militar batetik burututako jaurtiketan Atlas V suziriak garraiatuta espazioratu zen. 2018ko azaroaren 26an Marteko Elysium Planitia eremuko zoruan ezarri zen.

InSight-eko erreminta zientifikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

InSight-eko erreminta zientifikorik garrantzitsuenak 5 hauek dira:

  • Temperature/Wind Sensors

Temperature/Wind Sensor-en funtzioa, haizearen bibrazioak atzematea da.

  • Instrument Deployment Arm

Honen funtzio printzipala, Marten dauden hainbat gauza hartzea da hauen ezaugarriak aztertzeko.

  • RISE Antenna

RISE Antenna-k Marteko Ipar poloaren oszilazioa neurtzen du, eguzkiak bultzatu eta orbitan tiratzen duen heinean, eta Marteko nukleo metalikoaren tamainari eta osaerari buruzko aztarnak ematen ditu.

  • SEIS Instrument

SEIS sismometroak Marteren barneko jarduerak eragindako dardarak aztertzen ditu azalaren, mantuaren eta nukleoaren ezaugarriak argitzeko.

  • HP 3 Instrument

HP 3-k Marteren tenperatura hartzen du planetaren barne sakonetik dabilen beroko kantitatea erakusteko.

InSight V-401 atlasean jaurtia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

InSight Atlas V-401ean jaurtia izan zen, eta Vandenberg-etik jaurti zuten, Kaliforniako Ozeano Bareko kostatik.

Planeten arteko hegaldietarako suziri handienetako bat da hau. Suziriak 57,3 metroko altuera du (188 oin), edo 19 solairuko eraikina bezain handia. Guztiz pilatuta, espazio-ontziarekin, V-401 atlasak 730.000 libra inguru pisatzen du (333.000 kilo).

Hainbat gauza berrietarako erabili den lehen misisoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Marteren barnealde sakona aztertzen duen lehen misioa.
  • Bibrazioak detektatzeko beste planeta baten gainean jarri den lehen sismometroa.
  • Beste planeta baten gainazalean tresnak jartzeko lehen beso robotikoa.
  • Marteren gainazalean magnetometroa erabiltzen duen lehenengoa.
  • Mendebaldeko Kostako planeten arteko lehen jaurtiketa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]