[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Hirosaki gaztelua

Koordenatuak: 40°36′29″N 140°27′50″E / 40.608036°N 140.463806°E / 40.608036; 140.463806
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hirosaki gaztelua
弘前城
100 Fine Castles of Japan
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Aomori
Japoniako hiriaHirosaki
ŌazaShimoshirogane-chō
Koordenatuak40°36′29″N 140°27′50″E / 40.608036°N 140.463806°E / 40.608036; 140.463806
Map
Historia eta erabilera
Suntsiketa 1627
Reconstruction 1810
Kontserbazio-zaharberritzea 2014
KomisarioaTsugaru clan (en) Itzuli
ErabiltzaileaHirosaki Domain (en) Itzuli
Ordezkatzen duHorikoshi Castle (en) Itzuli
Ondarea

Hirosakiko gaztelua (japonieraz: 弘前城 Hirosaki-jō?) Japoniako Hirosaki hirian dagoen gaztelu japoniarra da.

Ōura Tamenobuk Toyotomi Hideyoshiren eta Tokugawa Ieyasuren alde egin zuen eta hauek lurrak eman zizkioten. 1603an gaztelua eraikitzeari ekin zion baina lanak bertan behera gelditu ziren Tamenobu Kyoton hil zenean. Bere ondorengoa zen Tsugaru Nobuhirak 1609an lanari berrekin zion eta 1611ean bukatu zuen. Sei solairutako dorre nagusi ederra egin zuen baina 1627an tximista batek jo eta sotoan zegoen polboraren eraginez leherketa itzela izan zen. Ez zen 1810 arte ez zen berreraiki eta hiru solairutakoa egin zuten, egoera ekonomikoa oparoa ez baitzen. Gaztelu berriarekin izena aldatu zioten Hirosaki izena emanez.

Tsugaru leinuak gaztelua errenditu egin zuen Meiji enperadorearen aurrean eta honi esker ez zen eraitsia izan. 1871ean Japoniako armadaren base bihurtu zen eta 1873an hainbat harresi bota zituzten soldaduak arte martzialetan trebatzeko. 1906an bi yagura erre ziren. 1909an Tsugaru Tamenoburen lau metrotako brontzezko estatua ezarri zuten. 1944an ordea Bigarren Mundu Gerraren barnean brontzezko elementu guztiak erabili ziren gerran erabiltzeko, hala estatua nola teila ugari.

1950an mantentzen ziren egitura guztiak Kultur ondare izendatuak izan ziren babesteko eta 1953an Eremu historiko izendatu zuten.

1999 eta 2000 artean indusketa arkeologikoak egin ziren eta aurreko gaztelu baten oinarriak eta santutegi xintoista bat ere aurkitu zituzten.

Dorre nagusiak hiru solairu ditu eta 14 metrotako garaiera. Bere inguruan Edo Aroko hiru yagura mantentzen dira, bai eta bost ate ere. Harresiak inguratzen Hirosakiko parkea dago. 2.600 gereziondo daude bertan eta Japoniako hamani ikusgarrienetakoa izaten da.

Neguan urtero Hirosaki gazteluko Elurrezko lanparen jaialdia izaten da. 1999an esate baterako 310.000 bisitari izan ziren eta 165 lanpara eta 300 elur leize eraiki ziren parkean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]