[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Edo Aroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Japoniako historia


Edo Aroa (japonieraz: 江戸時代 Edo jidai?) , Tokugawa Aroa (japonieraz: 徳川時代 Tokugawa -jidai?) bezala ere ezagutzen dena, Japoniako historiaren banaketa bat da, 1603ko martxoak 24tik 1868ko maiatzak 3 arte hedatzen dena.

Aro honek Tokugawa shogunerriaren gobernua mugatzen du, Edo shogunerria bezala ere ezagutzen dena, ofizialki 1603an lehen Tokugawa shoguna izan zen Tokugawa Ieyasuk ezarri zuena. Edo Aroa 1868an amaitu zen hamabosgarren eta azken shoguna izan zen Tokugawa Yoshinobuk gobernu inperiala berrezarri zuenean. Edo Aroaren amaiera Aro Inperialaren hasieragatik ere bereizten da.

Shogunaren gobernua eta daimyoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Ieyasu, Oda Nobunaga eta Toyotomi Hideyoshiren lorpenetatik onura gehien lortu zuena Kantō eskualde aberatseko daimyō biziki boteretsu bat zen. 2,5 milioi kokuko lurrak zituen eta ondoren Edon ezarri zen (gaur egun Tokio) bere ondasunei beste 2 milioi kokuko lurrak gehituz. Toyotomi Hideyoshi hil ondoren, berehala saiatu zen Toyotomi familia kontrolatuta mantentzen.

Ieyasuren armadak Sekigaharako guduan 1600ean mendebaldeko daimyōak garaitu zituen, eta honek ia Japonia guztiaren kontrola eman zion Ieyasuri. Bere etsaien desagerpenaren bidez eta beste daimyo batzuen gaineko kontrol zorrotz baten bidez domeinu sistema bat ezarri ondoren, Ieyasuk bere semea zen Tokugawa Hidetada ezarri zuen shogun bezala, bere burua shogun erretiratu izendatuz 1605ean. Toyotomi familia oraindik mehatxu bat zen bere asmoentzat, eta, ondorioz, hamar urte oso eman zituen familia hori desagerrarazten. 1615ean Toyotomi familiak Osakan zuen gotorlekua Tokugawa familiak suntsitua izan zen.

Haren agintaldian Japoniako lurralde autonomo guztiak aginpide nagusiaren mendean jarri ziren eta Edo hiria (egungo Tokio) inperioko hiri nagusi bihurtu zen. Tokugawa Ieyasuk ezarri zuen sistemari esker Japoniako lurraldeek nolabaiteko autonomia izan zuten eta ordura arteko gizarte egitura goitik behera aldatu zen (neurri bereziak hartu ziren laborariak, biztanleriaren % 80, nekazaritzaz bestelako lanetan has zitezen eta era horretan murriztu egin ziren militarrek zeuzkaten pribilegioak) eta politika haren fruitu hazi zen Japoniako lehen merkatari burgesia. Kanpo harremanetan, bestalde, Txinako eta Europako merkatariekin hasi ziren tratuan Japoniako merkatariak eta misiolari katolikoek bertan egokitzeko baimen berezia lortu zuten. XVII. mende bukaeran, Edo, Osaka eta Kyotoko hiriak eta Nagasakiko portuak handitu ziren, eta gorakada nabarmena izan zuen bertako industria tradizionalak (zeta eta kotoigintza, papera eta portzelana). Laborantza zen, halere, bertako langintza nagusia eta militarren garrantzia handia zen oraindik. Egoera horrek bere horretan iraun zuen XIX. mende erdialdera arte: finantza arazoak garrantzitsuak ziren neurrian, indartsu jarraitzen zuten samurai edo militarrek. Arazo hauek eta mendebaleko herri kolonialisten erasoen mehatxuek ekarri zuten shogunen aginpidearen bukaera, eta inperioa berriz ere nagusitu zen lurralde autonomorik gabeko Japonia batuan. Hitosubashi Keiki edo Yoshinobu izan zen azken shoguna (1867), eta Meiji enperadoreak ezarri zuen berriro inperioko aginpide gorena.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Japonia
Artikulu hau Japoniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.