[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Krk

Koordenatuak: 45°04′44″N 14°36′03″E / 45.0789°N 14.6008°E / 45.0789; 14.6008
Wikipedia, Entziklopedia askea
Krk
Datu orokorrak
Mendirik altuenaObzova (en) Itzuli
Garaiera568 m
Motauharte
Azalera405,78 km²
Geografia
Map
Koordenatuak45°04′44″N 14°36′03″E / 45.0789°N 14.6008°E / 45.0789; 14.6008
UTC orduaUTC+01:00
Honen parte daKvarneko golkoa
Dalmatian Archipelago (en) Itzuli
Estatu burujabe Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboaPrimorje-Gorski Kotar eskualdea
Ur-gorputzaAdriatikoa

Krk (kr̩̂k ahoskatua; alemanez: Vegl; latinez: Curicta; italieraz: Veglia; dalmazieraz: Vikla; antzinako grezieraz: ΚύρικονKyrikon) Kroaziako bigarren uharte handiena da, ia Cres uhartearen parekoa. Hiriburua Krk da, 5.491 biztanle dituena. Dalmaziako vegliot dialektoa hitz egiten zen Krk uhartean, hortik bere alemanezko eta italierazko izenak. Gaur egun iraungita dagoen hizkuntza da.

Kvarneko golkoan kokaturik dago, Primorje-Gorski Kotar eskualdean eta Cres uhartearen ia tamaina antzekoa badu ere askoz jende gehiago bizi da. Uharteak triangelu itxura du.

K. a. X mendetik populatua izan da uhartea. Erromatarrek Curicta izena jarri zioten. Bertan Julio Zesar eta Ponpeiok borroka latza izan zuten Erromako Gerra Zibilean.

1118an veneziarrek uhartea konkistatu eta bertako Dujam kondea jarri zuten agintean. Dujamen semeak aldiz Kroazia-Hungariako erregea zerbitzatzea erabaki zuen eta Dujam familiako ondorengoek gainerako kroaziar nobleen gainetik zegoen boterea eskuratuz joan ziren. Split, Trogir eta Senjen familiakoak jarri zituzten agintari eta 1392an Kroazia-Dalmaziako Ban izatea lortu zuten. 1430an Frankopan izena hartu zuten eta beren historian Kroaziako zazpi Ban izan zituzten, herrialdearen politikan berebiziko garrantzia izanik.

1480tik 1797ra veneziarren esku egon zen berriz Krk eta ondoren Austriar Inperioaren eskutan. Mundu Gerratan Italia jabetu zen uharteaz baina azkenean Jugoslaviaren barnean gelditu zen. Azken urteetan turismoak garrantzi handia hartu du, are eta gehiago 1980an 1430 metro luze den zubiak kontinentearekin lotzen duenetik.

Krk da uharteko hiriburua. 5.491 biztanle ditu eta uhartearen hego mendebaldean kokaturik dago. Frankopan familiaren gaztelua eta Kamplin parkea eta enparantza ditu. kai ederra ere badu.

Uharteko bigarren herria Omišalj da eta iparraldeko puntan kokaturik dago. Itsasotiko 82 metrotako altueran dagoen hiri harresiduna da. Ondoan duen Sepen badian V mendeko herrixka baten aztarnak daude.

Malinska, Krkren ondoren herri turistikoena da. Hegoaldeko muturrean Baška herri polita dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]