[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ken Mattingly

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ken Mattingly

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThomas Kenneth Mattingly II
JaiotzaChicago1936ko martxoaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaArlingtongo konderria2023ko urriaren 31 (87 urte)
Hezkuntza
HeziketaAuburn University (en) Itzuli
U.S. Air Force Test Pilot School (en) Itzuli
Miami Edison High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakofizierra, astronauta, hegazkinlaria eta military flight engineer (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)NASA
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Graduakontralmirante
Astronauta
MisioakApollo 16 STS-4 (en) Itzuli STS-51-C (en) Itzuli
Misioen entseina(k)Apollo 16 STS-4 STS-51-C
Denbora espazioan30.514 minutu
IMDB: nm0560325 Edit the value on Wikidata

Thomas Kenneth Mattingly II (Chicago, 1936ko martxoaren 17a - Arlington, Virginia 2023ko urriaren 31) estatubatuar hegazkinlari, ingeniari aeronautiko, probetako pilotu, almirante eta astronauta izan zen.

Chicagon jaioa eta Floridan hazia, txikitatik interesatu zitzaion hegazkinei buruz. 1958an ingeniaritza aeronautikoan graduatu zen Auburn Unibertsitatean.

1958an Estatu Batuetako Itsas Armadan izena eman zuen eta 1960tik itsas armadako hegazkinak gidatu zituen. 1966an NASAren astronauten programan sartu zen.

Apollo 13 misiorako hautatua izan zen, baina hasi baino hiru egun lehenago errubeola kutsatzeko arriskuan jarri zen eta Jack Swigertek ordezkatu zuen.

John Young eta Charles Dukerekin batera Apollo 16rako misioan parte hartu zuen. Pilotaje-moduluaren komandantea izan zen bere postua, eta ontziz kanpoko ibilaldi bat burutu zuen.

Ondoren, Shuttle programako STS-4 (1981) eta STS-51-C (1985) hegaldietan parte hartu zuen.