Karlos VIII.a Frantziakoa
Itxura
Karlos VIII.a Frantziakoa | |||
---|---|---|---|
1483ko irailaren 8a - 1498ko apirilaren 16a ← Luis XI.a Frantziakoa - Luis XII.a Frantziakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Amboise, 1470eko ekainaren 30a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Amboise, 1498ko apirilaren 7a (27 urte) | ||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||
Familia | |||
Aita | Luis XI.a Frantziakoa | ||
Ama | Karlota Savoiakoa | ||
Ezkontidea(k) | Ana Bretainiakoa (1491ko abenduaren 6a, 1491ko abenduaren 6a (egutegi gregorianoa) - 1498ko apirilaren 7a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Valois leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantses ertaina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa Western Christianity (en) | ||
Karlos VIII.a Frantziakoa (Amboiseko jauregia, 1470eko ekainaren 30a - Amboiseko jauregia, 1498ko apirilaren 7a), Adeitsua (frantsesez: l'Affable) ezizenez ezaguna, 1483-1498 bitartean Frantziako erregea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis XI.a Frantziakoa eta Karlota Savoiakoa izan zituen gurasoak.
1495ean Napoliko erresuma konkistatu zuen, baina Milan, Venezia, Maximiliano Austriakoa, Fernando Aragoikoa eta Alexandro VI.a Aita Santuak kontra eraso zioten, eta Napoliko erresuma utzi behar izan zuen. Napoliko inbasioak Italiako gerrei hasiera eman zien. 1498an, jeu de paumeko partida bat jokatu ondoren hil zen, oinordekorik gabe.
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1491an Leonor I.a Nafarroakoaren iloba Ana Bretainiakoarekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten:
- Karlos Orlando (1492 – 1495).
- Karlos (1496).
- Frantzisko (1497).
- Ana (1498).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/07/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Luis XI.a Frantziakoa |
Frantziako erregea 1483-1498 |
Ondorengoa Luis XII.a Frantziakoa |