[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kapital-merkatu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kapital-merkatua finantza merkatu mota bat da, non tituluen salerosketa egiten den (akzioen salerosketa batez ere), burtsan kotizatzen diren aktibo finantzarioen adierazgarriak. Aurrezki eta inbertsio mekanismo batez osatuta dagoela esan daiteke, inbertitzaileei zuzendurik. Kapitalen merkatuaren ezaugarri garrantzitsuenak honakoak dira:

  • Inbertsorea tituluak erosten dituen momentuan enpresako sozio bihurtzen da inbertitu duenarekin proportziona izanik.
  • Inbertitzerako orduan arrisku handiagoa dago errendimendu aldagarri handia baitauka, hots, prezio aldaketa handia dagoelako.
  • Ez du irabaziak izateko bermerik ematen.
  • Ez dago epe definiturik, bakoitzak erabakitzen du noiz erosi eta noiz saldu akzioak.
  • Likidezia handia dago, hau da, nahiko erraza da tituluak erostea nahiz saltzea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.