[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kapa (liturgia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kapa (liturgia)
vestment (en) Itzuli eta Gainjantzia
Osagaiakcope hood (en) Itzuli
orphrey (en) Itzuli
Jaime Font Andreu Donostiako gotzaina, 1951ean.

Kapa liturgikoa (latinez pluviale 'euritakoa' edo cappa 'kapa' izenez ezagutzen dena) jantzi liturgikoa da, zehazkiago gainjantzi edo kapa luze bat, aurrealdean irekia eta bularrean banda batekin edo lokarri batekin lotua. Edozein kolore liturgiko izan dezake.

Kristautasunean, edozein mailatako elizigzon batek eraman dezake kapa bat. Gotzain batek janzten badu, normalean mitra batekin batera izaten da. Sarritan oso apainduta dagoen aletxa edo paparreko orratz berezi batekin eramaten da, kaparen bi mutur bular gainean lotzen duen orratz edo krokadura bat, morsum deitua.[1]

Gabriel goiaingeruak kapa aberatsa darama Jan van Eycken Deikundean (1434-36)

Artean, aingeruak maiz agertzen dira kapaz jantzita, batez ere flandriar primitiboen artean.

Kapak kristautasunaren historian ezagutu duen aldaketa nabarmen bakarra txanoaren desagertzea izan da. Lehen adibide batzuetan txano triangeluarra ageri da, burua prozesioetan eta abarretan estaltzeko baliagarritasun praktikoa izan nahi zuena, baina denborarekin txanoa apaingarri hutsa bihurtu zen, eta brodatuzko ezkutu moduko batez irudikatzen da, batzuetan ertza borla batez apaindua.

Kolore liturgikoei dagokienez, kapak egutegia liturgikoan egun horri esleitutako koloreari jarraitu ohi du, nahiz eta zuria beti erabili daitekeen izaera alaieko ospakizunetarako eta morea baita ere penitentzietarako. Urrezko oihala erabiliz gero urre-kolorea edozein koloreren ordez erabil daiteke morea edo beltza izan ezik,

Edozein material aberats eta moldagarriz egin daiteke. Bere dimentsio zabalak eta forma aldaezina direla eta, antzinako kapak beste jantzi batzuk baino kopuru handiagoan kontserbatu dira. Erdi Aroko brodatu alerik onenak kape liturgikoetan aurkitzen dira egun, adibidez. Bitxigintzako langintzako ale bikain batzuk ere kapetan erabili zirelako gorde dira. morsum edo lokarriak, bereziki, oso ederrak gorde dira.

Aita Santuaren kapa gorria, Benedikto XVI.a Aita Santuak mitra batekin jantzia

21. mendean aita santuek ere erabiltzen dituzte beste gotzainek bezalako kapak, baina 20. mendera arte mantum izeneko kapa luzeagoak jantzi ohi zituzten.

Cappa magna (literalki, "kapa handia"), izeneko kapa bat ere bada, atzealde oso luzeko jantzi handi bat da, kardinale, apezpiku eta ohorezko beste zenbait prelaturentzat propio eginikoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «CATHOLIC ENCYCLOPEDIA: Morse» www.newadvent.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]