[go: up one dir, main page]

Edukira joan

G8

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

G8
Datuak
Izen laburraG8
Motagobernu arteko erakundea eta group of major economic countries (en) Itzuli
Osatuta
Historia
Sorrera1997
Ordezkatzen duG7
Desagerpena2014

Zortziko taldea (G8) munduko estatu industrializatuen koalizioa da: Frantzia, Alemania, Italia, Japonia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Errusia eta Kanada.

1975 urtean, Valery Giscard D'Estaingek G5 taldea sortu zuen ekonomia eta finantza gaiak era informal batean tratatzeko. Beste modu batean esanda, G8ak ez du egitura berezirik, ez da akordio baten inguruan sorturiko erakunde bat: Estatu buru bilkura bat besterik ez da, non "mundu osoko gaiei buruz" hitz egiten da "era lasai batean".

Urtean behin, G8ak goibilkura bat antolatzen du non estatu buruak eta estatu bakoitzeko nazioarteko goimailako funtzionarioak biltzen dira, horrekin batera hainbat bigarren mailako bilera antolatzen dira.

2009ko urtarrilaren 20an, G8ko buruak hauek ziren:

G8aren kideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

G5: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua eta Frantzia G6: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia G7: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta Kanada G8: Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Kanada eta Errusia

2008ko Hokkaidoko Gailurrean Frantziako estatuburu den Sarkozyk G8aren irekiera proposatu zuen, G13a eskatuz. G13an India, Txina edota Brasil bezalako estatu garatu berriak bezalakoak parte hartuko lukete. Estatu Batuek eta Japoniak proposamen horren kontra egin dute, Txina bezalako herrialde batek eurentzako suposatzen duen mehatxua dela eta.

G8aren aurkako mugimendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

G8aren aurka antiglobalizazio mugimendua edo altermundialismoa (beste motako globalizazioa bilatzen dutenak, hau da, globalizazio justuago bat) garatu da. Bertan, antikapitalistak (anarkistak, trotskystak, maoistak...), ekologistak, antimilitaristak, eta abar luze batek bat egiten dute helburu berarekin: beste mundu hobe baten aldeko eta neoliberalismoren aurkako borroka.

G8aren aurkako mugimenduak badu bere presentzia Euskal Herrian. 2006. urte ingurutik gizarte mugimendu ezberdinak (internazionalistak, ekologistak, antimilitaristak, Gazte Asanbladak, Sare Antifaxista...) mobilizazioak edota hitzaldiak burutu izan dituzte G8ak Euskal Herrian duen eragina salatuz. Webgune bat dute, g8akatu.org non garaiko Gailurraren informazioa eskaintzeaz gain, globalizazioaren aurkako mugimenduaren informazioa errazten den.

Bilkuraren Egoitzak urtez urte

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Egoitza Estatua
1975 Rambouillet  Frantzia
1976 San Juan, Puerto Rico Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
1977 Londres  Erresuma Batua
1978 Bonn  Alemania
1979 Tokio  Japonia
1980 Venezia  Italia
1981 Ottawa  Kanada
1982 Versailles  Frantzia
1983 Williamsburg, Virginia Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
1984 Londres  Erresuma Batua
1985 Bonn  Alemania
1986 Tokio  Japonia
1987 Venezia  Italia
1988 Toronto  Kanada
1989 Paris  Frantzia
1990 Houston, Texas Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
1991 Londres  Erresuma Batua
1992 Munich  Alemania
1993 Tokio  Japonia
1994 Napoli  Italia
1995 Halifax  Kanada
19961 Mosku1  Errusia1
1996 Lyon  Frantzia
1997 Denver, Kolorado Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
1998 Birmingham  Erresuma Batua
1999 Kolonia  Alemania
2000 Nago  Japonia
2001 Genova  Italia
2002 Kananaskis  Kanada
2003 Évian-les-Bains  Frantzia
2004 Sea Island, Georgia Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
2005 Geneagles  Erresuma Batua
2006 San Petersburgo  Errusia
2007 Heiligendamm  Alemania
2008 Toyako  Japonia
2009 L'Aquila  Italia
2010 Huntsville, Ontario  Kanada
1Segurtasun nuklearrari buruzko bilkura berezia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]