[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Forer efektua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pertsona baten karta astrala. Honekin batera astrologoek txosten bat eskaintzen diete bezeroei, beren nortasunaz, beren etorkizunaz... Asmatzen badute, hein handi batean, Forer efektuari, Barnum efektuari esker izan daitekeela diote astrologiaren eszeptikoek.

Forer efektua edo Barnum efektua gizabanakoek beraientzat espresuki, ustez, sortutako nortasun-ezaugarrien deskribapen pertsonalaz duten oniritzi maila altuaren behaketa da, izatez deskribapen hori hain den orokorra eta zehaztugabea non pertsona askorentzako balio zezakeen.

Forer efektuari , Norberak egiaztatzearen falazia edo Barnum efektua ere deitzen zaio, P. T. Barnum-en omenez.

Forerren ikerketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948an, Bertram R. Forer psikologoak bere ikasleei nortasun-testa eman zien, eta ondoren ustez emaitzetan oinarritutako nortasun-analisia. Bakoitzak bere analisia aztertzeko eskatu zien eta beraien nortasunaz asmatutakoa baloratzeko (0tik, ez du ezer asmatu; 5era, guztiz asmatu du). Lortu zuen batezbesteko balorazioa 4,26koa izan zen. Ondoren guztiei analisi bera eman ziela azaldu zuen:

« • Zure buruarekin zorrotza zara baina besteek estima zaitzaten behar duzu.
• Zure nortasunean ahultasunak dituzun arren, gehienetan, horiek gainditzeko gai zara.
• Badituzu zeure alde erabiltzen ez dituzun gaitasunak. Kanpotik diziplinatua eta autokontrolatua bazara ere, barrutik urduria eta zalantzatia zara.
• Maiz zalantza duzu, erabaki zuzena hartu duzun edo zuzen jokatu ote duzun.
• Gustuko duzu aldaketa eta barietate pittin bat, eta gorroto duzu mugek eta arauek zu itotzea.
• Zeure burua pentsalari asketzat duzu, eta ez dituzu besteen iritziak frogarik gabe onartzen.
• Ikusi duzu, ordea, nahiko zentzugabea dela zeure barrenak besteei erakustea eta beti egia osoa esatea.
• Batzuetan irekia, adeitsua eta lagunkoia zara; beste batzuetan, aldiz, zuhurra eta isila zara.
• Zeure helburuetako batzuk irreal samarrak dira.
»
« Honelako nortasuna zutela adierazi zien Bertram R. Forer-en bere ikasleei (esaldi hauekin asmatu zuela esan zioten; esaldi hauek 4,26/5 balorazio positiboa jaso zuten ikasleengandik):

• Gustatzeko eta besteen miresmena eta errespetua jasotzeko premia handia duzu.
• Autokritikarako joera duzu.
• Erabili gabeko ahalmen handia duzu, eta zaila egiten zaizu ahalmen hori behar bezala aprobetxatzea.
• Nortasun-ahulezia batzuk dituzun arren, normalean horiek konpentsatzeko gai zara.
• Zure sexu-egokitzapenak arazoak sortu dizkizu.
• Nahiz eta kanpotik autodiziplina eta autokontrola praktikatu dezakezun, barrutik kezkatzeko eta segurtasunik eza sentitzeko joera duzu.
• Batzuetan zalantza handiak dituzu erabaki zuzena hartu duzun edo ekintzarik zuzenena egin duzun.
• Aldaketa eta aniztasun maila jakin bat gustuko duzu, baina ez zaude pozik murrizketek eta mugek inguratzen zaituztenean.
• Harro zaude pentsamendu independentea duzulako eta ez dituzulako besteen baieztapenak onartzen ebidentzia egokirik gabe.
• Ez zaizu batere zuhurra iruditzen zintzotasun gehiegi erakustea besteei hitz egiterakoan.
• Batzuetan kanporakoia, atsegina eta lagunkoia zara; beste batzuetan, berriz, barnerakoia, mesfidatia eta isila.
• Zure asmo batzuk ez dira oso errealistak.
• Segurtasuna da zure bizitzako helburu nagusietako bat.

»


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]