[go: up one dir, main page]

Edukira joan

FTSE 100

Wikipedia, Entziklopedia askea

FTSE 100 indizea, arruntki Footsie 100 ahoskatua, Financial Timesek argitaratzen du. Londresko burtsako 100 baliorik nagusienek osatzen dute. FTSE Financial Times Stock Exchangen akronimoa da. FTSE 100aren adierazle nagusia FTSE 100 Indexa da. Indizea 1000ko oinarrizko maila batekin garatu zen 1984ko urtarrilak 3an.

Indizea osatzen duten enpresen burtsa kapitalizazioa, Londresko burtsaren balio osoaren %70a da. Balioak kapitalizazioaren irizpidearen arabera neurtzen dira. Hiru hilabetetik behin berrikuskatzen da, martxoa, ekaina, iraila eta abenduko lehen ostiralean. Ekitaldiak astelehenetik ostiralera egiten dira.

FTSE 100 indizeak bere igoeraren errekorra lortu zuen 2008ko irailak 19ko ekitaldi batean %9,33 batekin, subprime hipoteken krisian.

FTSE 100 osatzen duten enpresak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

100 enpresa daude indizean, baina indizea 102 baliok osatzen dute, bi akzio mota baitaude Royal Dutch Shell eta Schrodersentzat. Zerrenda honek 2011ko maiatzak 25eko berrikuspen efektiboa isladatzen du:

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]