Espainiar Ekialdeko Indiak
Itxura
Espainiar Ekialdeko Indiak Indias Orientales Españolas | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1565 – 1898 | |||||||||||||||
Espainiako Koloniak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Ozeano Barean Espainiak zituen lurraldeak | |||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||
Hiriburuak | Cebu (1565-1571) Manila (1571-1898) | ||||||||||||||
Biztanleria | 5.567.685 (1877) | ||||||||||||||
Azalera | 300.000 (1877) km² | ||||||||||||||
Ekonomia | |||||||||||||||
Dirua | Peso fuerte | ||||||||||||||
Kultura | |||||||||||||||
Hizkuntza(k) | Gaztelania eta jatorrizko hizkuntzak | ||||||||||||||
Erlijioa | Katoliko Erromatarra | ||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||
Kolonizazioa | 1565ko apirilaren 27a | ||||||||||||||
Parisko Tratatua | 1898ko abenduaren 10a | ||||||||||||||
|
Espainiar Ekialdeko Indiak (gaztelaniaz: Indias Orientales Españolas) Espainiar Inperioak Asia-Ozeano Barea eremuan zituen lurraldeak izendatzeko erabiltzen zen izena izan zen, 1565tik 1898ra. Filipinak, Mariana Uharteak eta Karolina uharteak hartzen zituen. Momentu batzuetan Formosa (Taiwan), eta Moluketako eremuak ere hartu zituen. 1821ra arte eremu hauek Espainia Berriko Erregeordetzak kudeatzen zituen Mexiko Hiritik, eta Mexikoren independentziaren ostean Madrildik kudeatu ziren zuzenean. 1898ko Espainiar-amerikar gerraren ostean lurraldeak Estatu Batuek okupatu zituzten eta beste lurraldeak Alemaniari saldu zitzaizkien 1899ko Espainiar-Alemaniar tratatuan.