[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Errodrigo Semenoitz Arradakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errodrigo Semenoitz Arradakoa


Toledoko artzapezpikua

1209ko otsailaren 27a - 1247ko ekainaren 10a
Martín López de Pisuerga (en) Itzuli - Juan de Medina de Pomar (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Toledo (en) Itzuli
Osmako apezpiku

1208 - 1209ko otsailaren 27a
Diego de Acebo (en) Itzuli - Juan Domínguez de Medina (en) Itzuli
Elizbarrutia: Diocese of Osma (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGares, 1170
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLyon1247ko ekainaren 10a (76/77 urte)
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea
HizkuntzakMedieval Latin (en) Itzuli
antzinako gaztelania
euskara
latina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, historialaria, gudaria, politikaria, eruditoa eta idazlea
Genero artistikoakronika
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakNavas de Tolosako gudua
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaZistertar

Errodrigo Semenoitz Arradakoa (Gares, 1170 - † Vienne, 1247ko ekainaren 10a) elizgizon eta historialari nafarra zen. El toledano izenez ere ezaguna, Toledoko artzapezpikua izan zen.

Gaztaroan Boloniako Unibertsitatean ikasi zuen. Gero Osmako apezpiku (1208) eta Toledoko artzapezpiku (1209) bihurtu zen. Toledon katedral berriaren lehenengo harria jarri zuen. Toledotik itzal handia izan zuen Alfontso VIII.aren eta Fernando III.aren erreinaldietan. Palentziako unibertsitatea sortu zuen. 1212ko Navas de Tolosako guduan Alfontso VIII.ari lagundu zion eta kronikari bihurtu zen. Nafarroaren eta Gaztelaren arteko tentsio handiko garaian, erreinu musulmanen kontrako kristauen aliantza babestu zuen, Gaztelaren gidaritzapean.

1214an erregeak Milagroko gaztelua eman zion, baita inguruko eskualdea ere. 1217an, Honorio III.a aita sainduak gurutzada bat antolatzeko agindua eman zion. Horrela Caceres (1217) eta Requena (1218) eraso zituen baina ezin zituen konkistatu. 1231an, Fernando III.a Gaztelakoa erregea zela, Quesada eta Cazorla hartu ziten. 1238an, Jaume I.a Aragoikoak Valentzia okupatu zuenean, Toledorako aldarrikatu zuen. Lyonen hil zen, Inozentzio IV.a aita saindua ikusi eta bueltan zeudela.

Hainbat historia lan argitaratu zituen. Horietan, Nafarroako Eneko Enekoitz erregeari "Aresta" ezizena onartzen dio. Bestalde, Semenoitz Arradakoak zabaldu zuen indar musulmanen kontrako ustezko Clavijoko guduaren kontakizuna; bertan, Santiago Matamoros soldaduei agertu bide zitzaien lehendabiziko aldiz, etsaiaren kontrako borrokan adorea emateko. Frogatuta dago gudu hori ez zela inoiz gertatu.

De rebus Hispaniae idazlanean, Nafarroako Erresumako mendebaldea ("itsasaldeko Nafarroa" ere deitu izan dena) Gaztelaren mende geratu zen unearen berri bildu zuen (1199-1200). Antso VII.a errege nafarraren eta Alfontso VIII.a errege gaztelarraren adiskidea izanik, anbiguetatez jantzitako narrazioa eman zuen bertan, Gaztelak lurralde horiek atzeman (adquisivit) zituela azalduz.[1]

  • De rebus Hispaniae, non Iberiar penintsulako historia 1243 arte azaldu zuen.
  • Hunnorum, Vandalorum et Silingorum Historia
  • Ostrogothorum Historia
  • Historia Romanorum
  • Historia arabum, arabiar-iberiar kultura azaltzen duena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Gaztelaniaz) Gorosterratzu, Javier. D. Rodrigo Jiménez de Rada. Gran estadista, escritor y prelado, Iruñea: Imprenta Vda. de T. Bescansa, 1925.
  • (Latinez) Roderici Ximenii de Rada opera omnia (Juan Fernández Valerde edituatua), Turnhout: Brepols, 1992-1993
  • (Gaztelaniaz) José Ramón Castro Álava. Don Rodrigo Ximénez de Rada. Nafarroako gobernua. Iruñea, 1980.
  • (Gaztelaniaz) Francisco Javier Pérez de Rada y Díaz Rubín, Jauregizarko markesa. El arzobispo don Rodrigo Giménez de Rada. Pérez de Rada, Javier. Madrid, 2002.
  • (Gaztelaniaz) Alan D. Deyermond, Historia de la literatura española, vol. 1: La Edad Media, Bartzelona, Ariel, 2001, orr. 152-153. ISBN 84-344-8305-X
  • (Ingelesez) Pick, Lucy. Conflict and Coexistence: Archbishop Rodrigo and the Muslims and Jews of Medieval Spain. Oxbow Books: 2004. ISBN 0-472-11387-9.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]