Errementari (filma)
Errementari (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | Errementari |
Jatorrizko hizkuntza | Arabako euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma eta beldurrezko zinema |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Pobaleko Burdinola, Agorregiko burdinola, Ezkio eta Azkoitia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Paul Urkijo |
Gidoigilea(k) | Paul Urkijo Asier Gerrikaetxebarria |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Carolina Bang Álex de la Iglesia |
Ekoizle eragilea | Paul Urkijo |
Edizioa | Paul Urkijo |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Pascal Gaigne |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Araba |
errementari.com… | |
Errementari 2017an Paul Urkijo arabar zuzendariak egindako euskal filma da, Patxi Errementariaren kondairan oinarritua.
2017ko Sitgesko Fantasiazko Zinemaldian aurkeztu zuten[1] eta 2018ko martxoaren 2an estreinatu zuten zinema aretoetan.[2][3] 2018ko urriaren 12tik aurrera Netflixen ikus daiteke euskaraz.[3]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamar urte pasatu dira 1833ko Lehen Karlistalditik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate.[4]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kandido Uranga: Patxi
- Eneko Sagardoy: Sartael
- Uma Bracaglia: Usue
- Ramon Agirre: Alfredo
- Gorka Aginagalde: Tenientea
- Josean Bengoetxea: Santi
- José Ramón Argoitia: Mateo
- Iñigo de la Iglesia: Miguel
- Gotzon Sanchez: Faustino
- Aitor Urcelai: Benito
- Itziar Ituño: Ana
- Maite Bastos: Blanca
- Zigor Bilbao: Nestor
- Jon Ander Alonso: Lucas
- Naia Garcia: Cristina
- Haizea Garcia: Claudia
- Unax Gonzalez: Asier
- Elias García: isabeldar soldadua
- Pako Eizagirre: merkataria
- Almudena Cid: Maite
- Urko Olazabal: soldadu karlista
- Ander Pardo: isabeldar soldadua
- José Ruiz de Azúa: fraidea
- Ioar Argomaniz: soldadu karlista
- Ortzi Acosta: gizon gaztea
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen ikusleen saria (2017)[5][6]
- Esloveniako Grossmannov festival filma in vina sarietan, luzemetraia onenari saria eta filme onenaren ikusleen saria (2018).
- Espainiako Goia Sarietan, izendapena efektu berezi onenaren sailean (2019)[7].
- Portugaleko Festival Internacional de Cinema de Terror de Lisboa sarietan, izendapena Europako filme onenaren sailean (2018).
Hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabako herrixka batean girotua, Arabako euskalkian oinarritutako euskalki sorberri batean grabatu zuten Koldo Zuazo eta Gorka Lazkano hizkuntzalarien laguntzaz.[8] Horretarako Urdiaingo aditz sistema hartu zuten, bertoko euskalkia bizirik dagoelako, eta inguru horretako euskarak lotura duelako Arabakoarekin. Bestalde, Arabako euskararen hainbat elementu erabili zituzten: -gaz deklinabidea, a letraz bukatzen ziren hitzei e eranstea (hormea, zaratea...), egin aditza tartekatzea eta aurreko aditzari -tu gehitzea (hartu egizu), i letrarekin bukatzen ziren aditzek azken hizkia galtzea (ikus dot, ekar dot...), eta b eta p letrak batzuetan f bihurtzea ifini, ipini-ren ordez.[9] Hala ere, ulergarritasuna mantentzeko ez zuten beti egin.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Filmeko herritarrak arabako euskalkian mintzo diren arren, beste pertsonaia batzuk euskara batua darabilte: liberalek, hiritarrek eta deabruak. Narratzailea, aldiz, Ataungo euskaraz mintzo da, historioa jaso zuen Barandiaran Ataundarrari keinu eginez.
- Patxiren papera egiten duen Kandido Urangak parte hartu zuen lehenago ere ipuin horren moldaketa batean. Kalabaza Tripontzia filmeko interpretazio modernoan ahotsa eman zion pertsonaia bati, galtzagorri deabruari eman ere.
- Eneko Sagardoik makillaje eta protesi ugari zeraman soinean grabaketan zehar, eta hori ezarri eta kentzeko ordu luzez egon behar izaten zuen makilatzaileen menpe.
- Alfredo pertsonaiaren berokia berde kolorekoa da, ongi igertzen ez bada ere. Arrazoia filmea girotua den garaian aberatsen artean modan zen kolorea zela da. Izan ere, horregatik deitzen zitzaien jauntxoei "letxugino".
- Filmean ageri diren karlistek txapel zuria daramate, normalean txapel gorriz irudikatzen diren arren. Izan ere, karlisten txapelak ez ziren beti gorriak izan, eta hasieran zuriak janzten zituzten, merkeagoak izaki.
- Patxiren burdinolako kanpoko eta barneko eszenak grabatzeko bi burdinola ezberdinetara jo zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «'Errementari', un cuento de demonios burlados contado en euskera antiguo» Diario Vasco 2017-10-27.
- ↑ «Martxoaren 2an estreinatuko dute zinema aretoetan 'Errementari'» Arabako alea 2018-01-03 (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
- ↑ a b Urkizu, Urtzi. (2018-10-12). «'Errementari' Netflixen gaurtik» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
- ↑ Zineuskadi. (2017-6-9). Euskal ekoizpenak pantaila handian. .
- ↑ «‘Errementarik’ irabazi du Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren asteko publikoaren saria» Gara 2017-11-03 (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
- ↑ «Sariak urtez urte» Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
- ↑ «Errementari (El herrero y el Diablo) » Premios Goya 2020» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
- ↑ Erostarbe, Gorka. (2017ko urriaren 28a). «Nahiago dut munstroak fisikoki ikustea zineman» Berria (Noiz kontsultatua: 2017ko urriaren 28an).
- ↑ Tubia, Iker. (2018-03-16). «Atmosfera sortzeko hitzak» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018ko filmak
- Paul Urkijok zuzendutako filmak
- Paul Urkijok idatzitako filmak
- Asier Gerrikaetxebarriak idatzitako filmak
- Kandido Urangak antzeztutako filmak
- Eneko Sagardoyk antzeztutako filmak
- Ramon Agirrek antzeztutako filmak
- Gorka Aginagaldek antzeztutako filmak
- Josean Bengoetxeak antzeztutako filmak
- Jose Ramon Argoitiak antzeztutako filmak
- Gotzon Sánchezek antzeztutako filmak
- Itziar Ituñok antzeztutako filmak
- Maite Bastosek antzeztutako filmak
- Almudena Cidek antzeztutako filmak
- Carolina Bangek ekoitzitako filmak
- Álex de la Iglesiak ekoitzitako filmak
- Euskal Herriko filmak
- Euskarazko filmak
- Folk beldurrezko filmak
- Fantasiazko filmak
- Karlistaldiei buruzko filmak
- Euskal Herriko mitologiari buruzko filmak
- Araban girotutako filmak
- Euskal Herriko Aro Garaikidean girotutako filmak
- 1840ko hamarkadan girotutako filmak