Ectopistes migratorius
Itxura
Ectopistes migratorius | |
---|---|
Iraute egoera | |
Iraungia (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Columbiformes |
Familia | Columbidae |
Generoa | Ectopistes |
Espeziea | Ectopistes migratorius (Linnaeus, 1766)[2]
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Luzera | 32 cm |
Ectopistes migratorius Ectopistes generoko animalia zen, jada iraungia. Hegaztien barruko Columbidae familian sailkatzen zen. Sekula dokumentatu den gainbeherarik azkarrena jasan zuen hegazti honek. Izan ere, espezie arrunta zen XIX. mende erdialdean, zeruak beltz bihurtzeraino; eta XX. mende hasierarako desagertuta zegoen.
Naturan ikusi eta ehizatutako azkenengo alea Ohion tirokatu zuen ume batek 1900an. Kaiolan hazitako azkenengo alea 1914ko irailaren 1ean hil zen, 29 urterekin, Cincinnatiko zoologikoan. Gaur egun Smithsonian museoan ikusi daiteke disekatutako gorpua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)BirdLife International (2012) Species factsheet. www.birdlife.org webgunetitik jaitsia 2012/05/07an
- ↑ (Ingelesez) IOC Master List