ETBko urte amaierako kanpaiak
ETBko urte amaierako kanpaiak ETB telebista kateak abenduaren 31 gaueko 12 kanpaikaden inguruko telebista saioa da, urtearen amaiera eta urte berriaren hasierari buruzkoa. ETBk urtero eman izan ditu kanpaiak abenduaren 31n.
Emankizunaren bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Telebistaren historian, kanpai hotsek bilakaera bat izan dute. Hasieran bi kateek beraien aldetik ematen zituzten saioak eta grabatuta izaten ziren. Gaur egun ordea, euskarazko eta gaztelaniazko kateetan saio bera eskaintzen da, zuzenean.
ETB1 eta ETB2: banaka / banatuta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpaikadak ematen hasi zirenetik, bi kateak saio bana egiten zuten. ETB1en aurkezle batzuek aurkezten zuten eta ETB2n beste batzuk. 2014-2015 urteen arteko kanpai hotsetatik aurrera ordea, bi kateak saio bera ematen hasi ziren.
Orain emankizuna bi hizkuntzatan egiten dute. Aurkezle batzuk euskaraz eta besteak gaztelaniaz; edota saio osoa euskaraz eta esaldi batzuk gaztelaniaz. Horrela, saio bera bi kateetan emititzen dute une berean eta ez dituzte bi programa ekoizten.
2021-2022 urteetako kanpaikadetan atzera egin zuten berriro. ETBko zuzendaritza berriak ETB1 eta ETB2 berriro banatzea erabaki zuen. Bi kateek toki beretik eman zituzten kanpaikadak, baina aurkezle eta saio ezberdinetan. Batean euskaraz eta bestean gaztelaniaz.
Grabatuak / Zuzenean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015-2016 urteen arteko kanpai hotsetara arte, grabatuta izan ziren saioak. Aste batzuk lehenago egiten zituzten grabaketak eta gero abenduaren 31an emititu.
Aurrerago ordea, saioa zuzenean egiten hasi ziren. 2016-2017ko kanpai hotsak izan zen ETBren historian zuzenean eman zituzten lehenengoak.
Urte hartan, Zumaiako San Telmo baselizatik zenbatu zituzten hamabi mahatsak Zuhaitz Gurrutxagak, Mikel Pagadizabalek (Herri txiki, infernu handi saioko aurkezleak) eta Sara Gandarak (kirol aurkezlea).
Zuzenean egin dituzten orain arteko kanpai hotsetan, saioaren lehenengo zatia grabatua izaten da, eta hamabi mahatsak jateko minutu gutxi horiek berriz, zuzenean.
Azken urteetako audientzien eboluzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurrengo grafikoan 2014-2015 urteetako kanpaikadetatik gaur egunera arteko audientzien eboluzioa ikusten da. ETB1 eta ETB2, bi kateen kuotak gehituta ateratako datuak dira:
Saioak urtez urte
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte tartea | Katea | Saioaren izena | Aurkezleak | Tokia | Audientzia | Zuzen. | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||||
1984 1985 |
ETB1 |
Xabier Otaegi eta Jose Ignazio Ansorena | EZ | ||||
1985 1986 |
ETB1 |
Xabier Zaldua eta Elene Lizarralde | EZ | ||||
1986 1987 |
ETB1 |
EZ | |||||
ETB2 |
EZ | ||||||
1987 1988 |
ETB1 |
EZ | |||||
ETB2 |
EZ | ||||||
1988 1989 |
ETB1 |
EZ | |||||
ETB2 |
EZ | ||||||
1989 1990 |
ETB1 |
FORTA (ETB-ko ordezkari Iñigo Zubizarreta) | EZ | ||||
ETB2 |
EZ | ||||||
1990 1991 |
ETB1 |
EZ | |||||
ETB2 |
EZ | ||||||
1991 1992 |
ETB1 |
EZ | |||||
ETB2 |
EZ | ||||||
1992 1993 |
ETB1 |
Hau ez da serioa | Anne Igartiburu eta Anjel Mari Peñagarikano | EITBko Miramongo estudioak (kontrola) | EZ | ||
ETB2 |
EZ | ||||||
1993 1994 |
ETB1 |
EZ | |||||
ETB2 |
EZ | ||||||
1994 1995 |
ETB1 |
Goraintzi 1995 | Goraintzi | EZ | |||
ETB2 |
EZ | ||||||
1995 1996 |
ETB1 |
Kaixo 96 | Goenkale | Arralde (fikzioa) | EZ | ||
ETB2 |
EZ | ||||||
1996 1997 |
ETB1 |
Kaixo 97 | Joxe Felipe Auzmendi eta Ixiar Oreja | Zeanuri | EZ | ||
ETB2 |
EZ | ||||||
1997 1998 [1] |
ETB1 |
Kaixo 98 | Joxe Felipe Auzmendi eta Maider Egues | Zeanuri | EZ | ||
ETB2 |
Óscar Terol, Lourdes Bedia eta Javier Merino | EZ | |||||
1998 1999 [2] |
ETB1 |
Martin Berasategi, Anne Igartiburu eta Kepa Junkera | Balmaseda | EZ | |||
ETB2 |
Kaixo 99 | Lo que faltaba | EZ | ||||
1999 2000 [3] |
ETB1 |
Sorginen laratza | Bilbo | EZ | |||
ETB2 |
Ongi etorri 2000 | Lo que faltaba | Bilboko Euskalduna jauregia | EZ | |||
2000 2001 |
ETB1 |
EZ | |||||
ETB2 |
EZ | ||||||
2001 2002 |
ETB1 |
Sorginen laratza | EZ | ||||
ETB2 |
Jorge Fernández eta Yolanda Alzola | EZ | |||||
2002 2003 |
ETB1 |
Sorginen laratza | EZ | ||||
ETB2 |
EZ | ||||||
2003 2004 [4] |
ETB1 |
Kaixo 2004 | Sorginen laratza | EITBko Miramongo estudioak (platoa) | EZ | ||
ETB2 |
Kaixo 2004 | Jorge Fernández eta Yolanda Alzola | EZ | ||||
2004 2005 |
ETB1 |
Kaixo 2005 | Sorginen laratza | EITBko Miramongo estudioak (platoa) | EZ | ||
ETB2 |
Vaya semanita | EZ | |||||
2005 2006 |
ETB1 |
Earki gatxink 2006 | Wazemank
Anjel Alkain eta Jon Iraola (Xabier Euzkitze eta Joxean Tolosa) |
Arantzazuko santutegia | EZ | ||
ETB2 |
Vaya semanita | EZ | |||||
2006 2007 [5] |
ETB1 |
Matz mordua jango jonau | Wazemank
Anjel Alkain, Iñake Irastorza eta Jon Iraola (Maikrux, Maikarmen eta Mañukorta) |
Usurbilgo plaza | EZ | ||
ETB2 |
Vaya semanita | EZ | |||||
2007 2008 [6] |
ETB1 |
Hoideketa 2008! | Noaoa!
Anjel Alkain, Mikel Pagadizabal, Ainere Tolosa, Ana Elordi, Mikel Laskurain, Egoitz Lasa eta Jon Iraola |
Bilboko San Mames futbol zelaia | EZ | ||
ETB2 |
Vaya semanita
Andoni Agirregomezkorta, Laura de la Calle eta 'Los batasunnis' |
Donostiako Konstituzio plaza | EZ | ||||
2008 2009 [7] |
ETB1 |
Hamabi baietz | Noaoa!
Anjel Alkain eta Jon Iraola (Xabier Euzkitze eta Joxean Tolosa) |
Usurbilgo plaza | EZ | ||
ETB2 |
Vaya 2009 | Vaya semanita | Donostiako Alderdi Eder | EZ | |||
2009 2010 [8] |
ETB1 |
Eongoatxik 2010 | Wazemank 2.0
Ainere Tolosa eta Egoitz Lasa (Itxaso Martin eta Iñaki Perurena) |
EITBko Miramongo estudioak (platoa) | EZ | ||
ETB2 |
Que pin que pan 2010 | Ibon Uzkudun | Barakaldoko Herriko Plaza | EZ | |||
2010 2011 [9] |
ETB1 |
Kontu langostino burukin! | Wazemank 3.0
Anjel Alkain eta Ainere Tolosa (Julian Iantzi eta Anne Igartiburu) |
Donostiako Alderdi Eder | EZ | ||
ETB2 |
Badator 2011 | Ibon Uzkudun | EZ | ||||
2011 2012 [10] |
ETB1 |
12 baietz Finlandian! | Finlandia
Anjel Alkain eta Egoitz Lasa (Joxe Mari Olasagasti eta Iñaki Perurena) |
Gasteizko Plaza Berria | EZ | ||
ETB2 |
Badator 2012 | Ibon Uzkudun | EZ | ||||
2012 2013 [11] |
ETB1 |
30 urte gozaaaatzen | Kontuz atsuak!
Anjel Alkain eta Iñake Irastorza (Maikrux eta Maikarmen) |
EiTBren Bilboko egoitzaren kanpoaldea | EZ | ||
ETB2 |
Que pin, que pan, txipirona! | Vaya semanita Al rescate África Baeta; eta Alejandro Tejería eta Javier Antón (El Jonan eta El Pelanas) |
EZ | ||||
2013 2014 [12] |
ETB1 |
To mahatsak! | Kontrako eztarria
Anjel Alkain, Xabier Euzkitze, Iker Galartza, Jon Plazaola, Sara Cozar, Paulino Ibargoien, Alex Sardui eta Mikel Morris |
Getxo eta Portugalete arteko Bizkaia zubia | EZ | ||
ETB2 |
Kaixo 2014 | El conquistador del fin del mundo
África Baeta; eta Julian Iantzi, Patxi Alonso, Juanito Oiarzabal eta Jose Luis Korta |
106.000 ikusle | %18,6 [13] |
EZ | ||
2014 2015 [14] |
ETB1 |
15 baietz!!! | Zuek hor eta gu hemen! No es país para sosos Anjel Alkain eta Iker Galartza (Karlos Arguiñano eta Martin Berasategi); eta Sara Gandara, Ramon Roteta eta Ander Gonzalez |
Elgoibarko Kalegoen plaza | %4,5 | EZ | |
ETB2 |
%11,8 | ||||||
Guztira ETB |
%16,3 | ||||||
2015 2016 [15] |
ETB1 |
Kaixo 2016 | Donostia - San Sebastian 2016 | Donostiako Tabakalera | 15.000 ikusle | %2,3 | EZ |
ETB2 |
45.000 ikusle | %6,9 | |||||
Guztira ETB |
60.000 ikusle | %9,2 | |||||
2016 2017 [16] |
ETB1 |
Kaixo 2017 | Herri txiki, infernu handi | Zumaiako San Telmo baseliza | (23:47 - 23:59): 43.000 ikusle (23:59 - 00:06): |
(23:47 - 23:59): %7,6 (23:59 - 00:06): |
BAI |
ETB2 |
(23:47 - 23:59): 70.000 ikusle (23:59 - 00:06): |
(23:47 - 23:59): %12,5 (23:59 - 00:06): | |||||
Guztira ETB |
(23:46 - 23:59): 113.000 ikusle (23:59 - 00:05): |
(23:46 - 23:59): %20,1 (23:59 - 00:05): | |||||
2017 2018 [17] |
ETB1 |
Kaixo 2018 | Herri txiki, infernu handi | Mundakako Santa Katalina baseliza | (23:46 - 23:59): 44.000 ikusle (23:59 - 00:05): |
(23:46 - 23:59): %6,2 (23:59 - 00:05): |
BAI |
ETB2 |
(23:46 - 23:59): 61.000 ikusle (23:59 - 00:05): |
(23:46 - 23:59): %8,6 (23:59 - 00:05): | |||||
Guztira ETB |
(23:46 - 23:59): ----- (23:59 - 00:05): |
(23:46 - 23:59): %14,8 (23:59 - 00:05): | |||||
2018 2019 [18] |
ETB1 |
Kaixo 2019 | Herri txiki, infernu handi | Guardia | (23:46 - 00:00): 39.000 ikusle (00:00 - 00:06): |
BAI | |
ETB2 |
(23:46 - 00:00): 50.000 ikusle (00:00 - 00:06): |
||||||
Guztira ETB |
(23:46 - 00:00): 89.000 ikusle (00:00 - 00:06): |
(23:46 - 00:00): ----- (00:00 - 00:06): | |||||
2019 2020 [19] |
ETB1 |
Kaixo 2020 | Herri txiki, infernu handi | Izaba | (23:46 - 00:07): %8,9 (%21,4) |
BAI | |
ETB2 |
(23:46 - 00:07): %8,1 (%8,5) | ||||||
Guztira ETB |
(23:46 - 00:07): %17,0 (%29,9) | ||||||
2020 2021 [20] |
ETB1 |
Kaixo 2021 | Herri txiki, infernu handi | Durango | (23:45 - 00:05): %6,3 (%14,4) |
BAI | |
ETB2 |
(23:45 - 00:05): %8,7 (%14,2) | ||||||
Guztira ETB |
(23:45 - 00:05): %15,0 (%28,6) | ||||||
2021 2022 [21] |
ETB1 |
Kaixo 2022 | Yerai Diaz, Aitziber Garmendia eta Ainhoa Etxebarria | Gasteiz | 91.000 ikusle | (23:47 - 00:08) %9,8 (%15,7) |
BAI |
ETB2 |
Aitor Albizua, Ane Ibarzabal eta Ana Urrutia (África Baetaren ordezkoa, COVID-19aren ondorioz) | 100.000 ikusle | (23:47 - 00:08) %10,7 (%10,1) | ||||
Guztira ETB |
191.000 ikusle | %20,5 (%25,8) | |||||
2022 2023 [22] |
ETB1 |
Kaixo 2023 | Nerea Reparaz, Julen Telleria eta Aitziber Garmendia | Gasteiz | 38.000 ikusle | (23:46 - 00:08) %4,7 (%9,3) |
BAI |
ETB2 |
África Baeta, Ane Ibarzabal eta Egoitz Txurruka "Txurru" | 87.000 ikusle | (23:46 - 00:08) %10,8 (%12,7) | ||||
Guztira ETB |
125.000 ikusle | %15,5 (%22,0) | |||||
2023 2024 |
ETB1 |
Kaixo 2024 | Nerea Reparaz, Julen Telleria eta Miren Nogales | Gasteiz | 40.000 ikusle | (23:46 - 00:10) %5,7 (%12,3) |
BAI |
ETB2 |
África Baeta, Ane Ibarzabal eta Egoitz Txurruka "Txurru" | 106.000 ikusle | (23:46 - 00:10) %15,2 (%15,7) | ||||
Guztira ETB |
146.000 ikusle | %20,9 (%28,0) |
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1996-1997ko kanpaikadak izan ziren Ameriketan ikusi izan zitezkeen lehenengoak, satelite seinale bidez.
- 2007-2008ko ETB1eko kanpaikadetan, arazo bat egon zen emisioan eta kanpaikaden unean moztu egin zen seinalea. Urte hartan, euskarazko katean 8 kanpaikada eman zituzten, 12 beharrean. Horregatik, hurrengo urteko saioari Hamabi baietz izena jarri zioten.
- 2021-2022ko kanpaikadetan ETB2ko aurkezleak Aitor Albizuak, Ane Ibarzabalek eta Africa Baetak izan behar zuten, baina bi egun lehenago, abenduaren 29an, Africak positibo eman zuen COVID-19an. Azken momentuan Ana Urrutiak ordezkatu behar izan zuen aurkezlea.[23]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «1997-1998ko kanpaikadak» El Pais.
- ↑ «1998-1999ko kanpaikadak» Diario Vasco.
- ↑ «1999-2000ko kanpaikadak» El Pais.
- ↑ «2003-2004ko kanpaikadak» El Pais.
- ↑ «2006-2007ko kanpaikadak» Diario Vasco.
- ↑ «2007-2008ko kanpaikadak» Diario Vasco.
- ↑ «2008-2009ko kanpaikadak» El correo.
- ↑ «2009-2010eko ETB2ko kanpaikadak» Barakaldo Digital.
- ↑ «2010-2011ko kanpaikadak» Berria.
- ↑ «2011-2012ko kanpaikadak» Berria.
- ↑ «2012-2013ko kanpaikadak» Berria.
- ↑ «2013-2014ko kanpaikadak» EiTB.
- ↑ «2013-2014ko ETB2ko kanpaikadetako audientziak» El Mundo.
- ↑ «2014-2015ko kanpaikadak» Berria.
- ↑ «2015-2016ko kanpaikadak» EiTB.
- ↑ «2016-2017ko kanpaikadak» EiTB.
- ↑ «2017-2018ko kanpaikadak» Berria.
- ↑ «2018-2019ko kanpaikadak» EiTB.
- ↑ «2019-2020ko kanpaikaden audientzia datuak» EiTB.
- ↑ «2020-2021ko kanpaikadak Durangotik» EiTB.
- ↑ «2021-2022ko kanpaikadak Gasteiztik emango dituzte» EiTB.
- ↑ «2022-2023ko kanpaikadetako aurkezleak disenatzaileek jantzita» EiTB.
- ↑ «2021-2022ko kanpaikadak. Ana Urrutia sustituirá a África Baeta, positivo en covid, en las campanadas de ETB» El Correo.