[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Aitziber Garmendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitziber Garmendia

(2020)
Bizitza
JaiotzaZaldibia1982ko abenduaren 10a (41 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta umorista
IMDB: nm1481149 Edit the value on Wikidata

Aitziber Garmendia Mendizabal (Zaldibia, Gipuzkoa, 1982ko abenduaren 10a) aktorea eta umorista da. Zuzenbideko lizentziaduna. ETBrako egindako lanek famatu dute batik bat, telesailetan eta umore saioetan; baina antzerkian ere lan oparoa du. Jaione Betigora "La Jaio", Gorane, Zuriñe Tolonegro eta Virginia Santos pertsonaia arrakastatsuen sortzailea da.

Aitziber Garmendiaren testigantzekin[1] osatutako bideoa (Ahotsak proiekturako)

Ikastolan hasi zen antzerkia egiten.[2] Hamahiru urterekin oholtzara atera zen lehen aldiz, Beasaingo antzerki taldean; hamabost urte behar ziren Beasaingo antzerki eskolan sartzeko, eta bere adinaz gezurra esanda lortu zuen sartzea. Antzeztu zuen lehenengo lana Dario Foren Hitz egin dezagun sexuaz izan zen.[3]

Aktore ikasketak egin zituen eta, aldi berean, Zuzenbidean lizentziatu zen.[2] Hemeretzi urte zituela, Martin telesailarekin famatu zen.[3] 2003-2009 bitartean grabatu zen telesail haren ondotik, hamaika saio eta telesailetan parte hartu izan du; besteak beste, elkarrizketak eta bakarrizketak uztartzen zituen Batek daki arrakasta handiko saioan. Bost filmetan antzezle lanak egin ditu (Ocho apellidos vascos, Sukalde kontuak eta Txarriboda, besteak beste) eta 25 bat antzerki lanetan.[2]

2020ko maiatzean, COVID-19 pandemiak Euskal Herriko ohiko kultura jarduera ia erabat geldiarazita zeukala, sei muntaiatan ari zen aldi berean: Losers, Erlauntza, Moko zorrotza, Rita, Txanogorritxotik otso emera (sei mutil medio) eta Feminaiz, berak idatzitako bakarrizketa. Eta horiek guztiak, euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan; beraz, hamabi antzezlan zituen une horretan buruan. Horretaz gain, Gure kasa ETB1eko saioan ziharduen lanean garai horretan bertan.[2][4][5][6]

2020an bertan (maiatzaren 15ean, zehazki), Barre Librea umore saioa estreinatu zuen ETB1en, Jon Plazaola, Getari Etxegarai eta Kepa Errasti aktoreekin batera. Saio horretan, Garmendiak, Virginiaz eta Goranez gain, beste pertsonaia berri batzuk aurkeztu ditu: Xuban, Agurtzane eta Korinba, Goraneren familiako kide bereziak; Jose Manuel, Virginiaren laguna; eta Lulu, Virginiak etxean duen amabirjinaren koadro surrealista.[7][8]

2021eko abenduaren 31an, ETB1eko urte amaierako kanpaikadak eskani zituen zuzenean Gasteiztik, Ainhoa Etxeberria eta Yerai Diaz aurkezleekin batera.[9]

Aitziber Garmendia, 2017an.
Urtea Izenburua Papera Katea Oharrak
2003-2009 Martin Maider Manterola Bengoetxea ETB 1 Pertsonaia nagusia (99 atal)
2005 Sorginen laratza Hainbat paper ETB 1 Sketch aktorea
2008 Qué vida más triste LaSexta Atal 1
2009 Mi querido Klikowsky ETB 2 13 atal
2010 La isla de los nominados Cuatro Atal 1
2010 Ipupomamua Bere burua ETB 1 Aurkezlea
2010 Mugaldekoak ETB 1 Aktore gonbidatua
2011-2012 Finlandia Bere burua ETB 1 Aurkezlea
2011-2012 Mihiluze Bere burua ETB 1 Lehiakide gonbidatua (2 atal)
2011 Euskal Kantuen Gaua Bere burua ETB 1 Euskal kanten popurria ETBko aurkezleekin
2013 Biba Mihiluze Bere burua ETB 1 Gonbidatua (azken atala)
2013-2014 Kontrako eztarria Hainbat paper ETB 1 Sketch aktorea
2014 Irrikitown Sketch aktorea ETB 1 Aktore gonbidatua
2014 Zuek hor eta gu hemen Bere burua / Hainbat paper ETB 1 Aurkezlea / Kolaboratzailea
2015 Zuek hor Bere burua / Hainbat paper ETB 1 Aurkezlea / Kolaboratzailea
2016 Batek daki Bere burua ETB 1 Aurkezlea
2016 Berandu baino lehen Bere burua ETB 1 Gonbidatua (atal 1)
2017 Euskalduna naiz, eta zu? Hainbat paper ETB 1 Sketch aktorea
2017-2018 Allí abajo Zuriñe Antena 3 3 atal
2017-2020 Gure kasa Zuriñe Tolonegro / Gorane / La Jaio / Virginia Santos
Bere burua (atal 1)
ETB 1 Aurkezlea
Gonbidatua (atal 1)
2018 Gure doinuak Bere burua ETB 1 Gonbidatua (atal 1)
2019 Gabonǃ Kantatzera gatozǃ Zuriñe Tolonegro ETB 1 Aurkezlea
2019 El Vecino Marta Netflix 4 atal
2020-2021 Barre librea Bere burua / Hainbat paper ETB 1 Aurkezlea / Sketch aktorea
2021-2022 Kaixo 2022 Bere burua (Yerai Diaz eta Ainhoa Etxeberriarekin) ETB 1 Aurkezlea
2022 Machos Alfa Netflix
2022-2023 Kaixo 2023 Bere burua (Nerea Reparaz eta Julen Telleriarekin) ETB 1 Aurkezlea

Bideo musikalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak eta aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Saria Kategoria Lana Emaitza Err.
2008 Donostia Antzerki Saria Urteko euskarazko antzezlana Emakumeak izarapean Irabazlea [10]
2011 Pantalla de Cristal Emakumezko Aktore Onena Cenizas Errautsak Irabazlea [11]
2012 Mi Butaquita Antzeztaldeko Emakumezko Aktore Onena Wilt Irabazlea [11]
2019 Gaztea Urteko pertsonaia Irabazlea [12]
2024 Donostia Antzerki Saria Urteko euskarazko antzezlana Sexberdinak Irabazlea [13]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Aitziber Garmendia: "Umetan Txiribiton izan nahi nuen, gizona eta potoloa" - Ahotsak.eus» Ahotsak.eus 2019-09-26 (Noiz kontsultatua: 2019-10-02).
  2. a b c d Ilintxeta, Reyes. «Aitziber Garmendia, aktore eta umoregile ganberroa: “Umorea beti gizonentzat esklusiboki erreserbatutako eremu bat izan da”» Argia 2020-05-24 (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
  3. a b «Aitziber Garmendia aktorea: “Nik neuk zerbait idazteko gogoa daukat”» Goiberri 2015-05-10 (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  4. Donostia Kultura. «Moko zorrotza; Aitziber Garmendia & Jon Plazaola» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  5. Donostia Kultura. «Losers (galtzaileak), Aitziber Garmendia & Jon Plazaola» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  6. Lores Aranda, Ainhoa. «Aitziber Garmendia: "Publikoak barre asko egiten du eta identifikatuta sentitzen da"» Kultur Sharea 2019-02-25 (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  7. «Barre Librea, ostiral gauetarako umorea, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolarekin» Euskal Irrati Telebista 2020-05-12 (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  8. «'Barre librea' saio berria, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolarekin» Diario Vasco 2020-05-13 (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  9. «Gasteiztik emango dio ongietorria EITBk 2022 urteari» EITB 2021-12-05 (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
  10. «Maindire beroen sekretuak» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
  11. a b (Gaztelaniaz) «Aitziber Garmendia» Bellón y Guidera (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
  12. «Aitziber Garmendia da urteko pertsonaia!» Euskal Irrati Telebista 2019-11-25 (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
  13. «24. Donostia Antzerki Saria "Sexberdinak" antzezlanarentzat» www.donostiaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Aitziber Garmendia