Giovanni Giolitti
Giovanni Giolitti (Mondovi, Piamonte, Italia, 1842ko urriaren 27a - Cavour, Piamonte, Italia, 1928ko uztailaren 17a) italiar politikaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1882an diputatu hautatu zuten. Crispiren gobernuan Finantzetako ministro izan zen (1889-1890), eta, ondoren, Barne Arazoetako ministro (1901-1903). Kontseiluko lehendakari ere izan zen ia etenik gabe 1908tik 1914ra. Berrikuntza sozialisten aldeko zen, eta langileen aldeko neurriak hartuz, haiek sortu zituzten istiluak baretu zituen. Bozketa unibertsala ezarri zuen (1912).
1920an berriro Kontseiluko lehendakari izan zen, eta gerraosteko istilu gogorrak baretu zituen. Hark, ordea, Mussoliniri mesede egin zion, eta 1921eko maiatzeko hauteskundeen ondoren, Giolittik kargua utzi zuen. Indar faxistak beretuko zituela uste baitzuen, denbora batez Mussoliniren gobernuari eutsi zion. Matteotti diputatu sozialista hil zutenean (1924), oposiziora igaro zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Giolitti |