[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Gebhard Leberecht von Blücher

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gebhard Leberecht von Blücher

Prussian Army (en) Itzuli komandante

Bizitza
JaiotzaRostock1742ko abenduaren 16a
Herrialdea Prusiako Erresuma
 Suedia
HeriotzaKrobielowice (en) Itzuli1819ko irailaren 12a (76 urte)
Familia
AitaChristian Friedrich von Blücher
AmaDorothea Maria von Zülow
Ezkontidea(k)Karoline Amalie von Mehling (en) Itzuli
Katharina Amalie von Blücher (en) Itzuli  (1795eko uztailaren 19a -  1819ko irailaren 12a)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakofizierra, nekazaria eta buruzagi militarra
Lantokia(k)Rostock eta Münster
Jasotako sariak
KidetzaAcademy of Science for Public Utility (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraPrussian Army (en) Itzuli
Graduageneral field marshal (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakZazpi Urteko Gerra
Napoleondar Gerrak
Pomeranian War (en) Itzuli

Gebhard Leberecht von Blücher, Fürst von Wahlstatt (Rostock, 1742ko abenduaren 21a - Krieblowitz, 1819ko irailaren 12) prusiar mariskala izan zen.

Bere ibilbide militarra husar bezala hasi zuen Suediako armadan. Prusiarrek harrapatu zuten 1760an eta Zazpi Urteko Gerran zehar, orusiar armadan zerbitzatu zuen. 1783an Frederiko II.a Handia erregeak dimititzera behartu zuen, insubordinazioagatik, eta Blücherrek nekazari izateari ekin zion. Frederiko 1786an hil ondoren, Blücherrek armadara itzuli ahal izan zuen.

Frantziako Iraultzako Gerretan lortutako arrakasten ondorioz, komandante jeneral mailara igo zuten. 1801ean teniente jeneral mailara igo zen eta 1806an prusiar zalditeriaren buruzagia izan zen Napoleondar Gerretan.

1813an, 71 urterekin, Napoleonen aurka borrokatu zen berriro. Prusiako lurreko indar guztien buruzagi izendatu zuten eta Lützen, Bautzengo eta Katzbacheko guduetan esku hartu zuen. Silesiako prusiar armadaren buru izan zen Nazioen guduan, non Napoleonek porrot erabakigarria jasan zuen.

1815ean Blücherrek bere armada koordinatu zuen Wellingtongo dukeak zuzendutako armada aliatuarekin. Lignyko guduan larriki zauritu zuten 1815eko ekainaren 16an. Sendatzea lortu ondoren, bi egun geroago Waterlooko guduan esku hartu zuen, non bere esku-hartzea erabakigarria izan zen garaipenerako.

Wahlstatteko kondea ("Graf") eta ondoren Wahlstatteko printze subiranoa ("Fürst") izan zen.

  • Kampagne-Journal der Jahre 1793 und 1794 (Berlin: Decker, 1796)
  • Vorwärts! Ein Husaren-Tagebuch und Feldzugsbriefe von Gebhardt Leberecht von Blücher, introduced by General Field Marshal von der Goltz, edited by Heinrich Conrad (Munich: G. Müller, [1914])
  • Gesammelte Schriften und Briefe / Blücher, Yorck, Gneisenau, compiled and edited by Edmund Th. Kauer (Berlin-Schöneberg: Oestergaard, [1932])

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]