Burrito
Burrito | |
---|---|
wrap (en) eta roll (en) | |
Osagaiak | wheat tortilla (en) eta Betegarria |
Historia | |
Jatorria | Mexiko |
Burritoa mexikoar jatorria duen platera da, gaur egun mundu osoan zabaldu dena. Bere osagai nagusia gari-irinez egindako opila da, wrap edo fajita baten antzerakoa. Normalean babarrun frijituekin batera jartzen da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plater mexikoar honi jarritako izenaren jatorria argitzeko teoria desberdinak daude. Gazteleraz “burrito” astoaren izen txikigarria da, «astotxo». Orain arte historia ezagunena Chihuahuako Juan Méndezena da; honek, bere astoa erabiltzen zuen bere janari-postuaren janaria eramateko. Janaria beroa mantentzeko, irinezko opil batean biltzen zuen. Bi kontzeptu horien loturatik «burrito» etorriko litzateke.
Dena dela, izen hori zaharragoa da. Feliz Ramos y Duartek 1895ean argitaratutako Diccionario de Mejicanismos liburuan «burrito»aren definizioa agertu zen: «Okelaz edo beste janari batez beteta dagoan opil bilduta, Washingtonen Wad eta Chicagon, block» deituta.[1]
Prestakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hau da zabalduena:[2]
- Opilaren barrukaldean sartuko diren osagaiak (normalean; okela eta barazkiak) prestatu eta txikitu, bakoitzak nahi duen tamainean.
- Berotuta dagoan sartagin batean elikagai txikituak sartu eta bertan utzi, ondo sukaldatuta egon arte (edozein saltza edo espeziekaz batera sukaldatu daiteke, bakoitzaren gustura).
- Behin nahasketa prest egon, garizko opilan jarri eta tutu baten antzera bildu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ramos y Duarte, Féliz (1895). Diccionario de Mejicanismos. Imprenta de Eduardo Dublan.
- ↑ http://www.clubplaneta.com.mx/cocina/receta_de_cocina_para_preparar_flautas_mexicanas.htm
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Burritoen errezeta.