Bederatzigarren planeta
Bederatzigarren Planeta | ||
---|---|---|
| ||
Elementu orbitalak | ||
Makurdura orbitala |
30 º (est.) | |
Periastroaren argumentua |
150 | |
Ardatzerdi handia |
700 UA (est.) | |
Eszentrikotasuna |
0.6 (est.) | |
Eratorritako elementu orbitalak | ||
Periastroa edo perihelioa |
200 UA (est.) | |
Orbita-periodo sinodikoa |
10.000-20.000 urte | |
Ezaugarri fisikoak | ||
Masa |
6 × 1025 kg (est.) | |
Diametroa |
26,000–52,000 km (est.) | |
Magnitude absolutua |
>22 (est.) |
Bederatzigarren planeta edo Phattie da gaur egun arte ustezko planeta honi jarri zaion behin behineko izena. 2016ko urtarrilaren 20an Astronomical Journal aldizkarian Michael E. Brown eta Konstantin Batygin astronomialariek Kaliforniako institutu teknologikoan egin zen ikerketa argitaratu zutenean hasi zen erabiltzen izen hau. Neptunotik haratago dauden gorputzen mugimendu arraroagatik hasi zen teoria hau indarra hartzen. Michael Brownen esanetan, planeta hau existitzearen aukerak %90ekoak dira. Nizako modeloak dioenez, Eguzki sistemako bostgarren gasezko erraldoia izango zen, Eguzkiarengandik urrundua edo kanporatua izan zena. Lehen esan dugun bezala, planeta hau benetan existitzen bada, Kuiperreko gerrikoan dauden gorputzen orbita arraroak azalduko lituzke.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orbita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzialarien ustetan, planeta honen orbitak eliptikoa izan beharko luke eta 10.000 eta 20.000 urte lurtarretan behin, Eguzkiaren inguruan bira bat eman beharko luke. Planetaren orbitak, gutxi gorabehera, 700 UAko ardatzerdi handi bat eduki beharko luke, hau da, Neptunotik Eguzkira dagoen distantzia 20 aldiz bidertuta. Bestalde, bere makurdura axiala 30 (±10) gradukoa izango litzake bataz bestean, bere planu ekliptikoari dagokionez. Bederatzigarren planetaren eszentrikotasunak 1200 UA inguru hurrunduko luke planeta bere afeliotik.
Afelioa, edo Eguzkiarengandik dagoen punturik hurrunena, Orion eta Taurus konstelazioen inguruan aurkitu ahalko litzake. Perihelioa, edo Eguzkiarengandik dagoen punturik hurbilena, Serpenseko hegoaldean edo Ofiuco eta Libra konstelazioetan aurkitu ahal izango litzake.
Washington Post egunkariko artikulu batek dioenez, gutxienez bi kontinenteetako teleskopioek bilaketa handiak jarduten dihardute egun, gogora dezgun, planetaren orbita Neptunorena baino 20 aldiz hurrunago dagoela, beraz, bilaketa zaila da.
Hainbat tresna informatikok esan dutenez, planeta erraldoi honetaz gain, gutxienez beste bost gorputz handi egon beharko lirakete Eguzki sistemaren inguruan orbitatzen. Gorputz hauek aurkitzeko, munduan dauden teleskopiorik handienak behar dira, hala nola, Subaru teleskopioa (Hawai)
Tamaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikerketek diotenez, planeta honen masa Lurrarena halako hamar izan beharko litzake eta diametroa Lurraren bikotza eta laukoitzaren artekoa. Wide-field Infrared Survey Explorer (WISE)k egin zuen azken infragorrien azterketak (2009an) ez du ezinezkotzat jotzen planeta honen izatea, betiere, 700 UA baino urrunago kokatzen bada. 2014an eginiko beste ikerketa batek, 26.000 UA baino hurrunago ez bada, ezinezkotzat jo zuen Jupiterren tamainako gorputz bat aurkitzea.
Osaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brownek dioenez, planeta honen osaera Urano edo Neptuno bezalako gasezko erraldoien antzekoa izan behar du, hau da, harrizko eta izotzezko osaera eta inguruan gasezko estalki bat.
Izen ez-formalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brownek eta Batyginek, batzuetan, «Jehoshaphat» eta «George» izenak erabili dituzte Bederatzigarren planetari buruz hitz egiteko. Beraiek esan dutenez, lagunartean «Fattie» (loditxo) ere deitu izan diote. 2014ko abuztuan, Lorezkok «Thelisto» izena jartzeko proposatu zion Royal Astronomical Societyri benetan existitzen dela frogatuko balitz egun batean.
Zeharkako atzematea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo espekulazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004ean Sedna aurkitu zutenetik, astronomialariak pentsatzen hasi ziren bere orbita arraroa gorputz batek eragin ziola, izar batek edo planeta batek adibidez. Esan beharra dago, gorputz honen orbita Kuiper gerrikotik asko hurruntzen dela.
Neptunotik haratago dauden gorputz batzuen orbitak aztertu eta gero, Rodney Gomes, Brasilgo behatoki nazionaleko zientzialariak, esan zuen oraindik aurkitu gabeko planeta bat egon zitekeela, tamaina eta orbita ezezagunekoa. Hori bai, planeta honen hurruntasunaren ondorioz, Lur planetari ez zion inongo eraginik egingo, baina bai Kuiper gerrikoan dauden hainbat gorputzeri.
2014ean 2012 VP113 asteroidea aurkitu zenean (gorputz honek antzekotasunak ditu Sednaren orbitarekin), oraindik ere gehiago handitu zen Neptunotik haratago planeta handi bat egotearen aukera.
Lehenengo azterketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trujillo eta Shepherdek Neptunoz haraindiko objektu anitz aztertu zituzten, 30 UA baino perihelio handiagoa eta 150 UA baino ardatzerdi handi handiagoa zutenak gehienbat. Zientzialari hauek aurkitu zuten gorputz hauek hainbat antzekotasun zituztela periastroaren argumentuari zegokienez, hau da, beraien orbita eliptikoei zegokienez. Patroia azaltzeko, Lurraren masa 2 edo 15 aldiz zuen eta 200 eta 300 UA arteko makurdura zuen gorputz bat egon behar zuela adierazi zuten.
Brown eta Batyginek lehen aipatu ditugun zientzialarien datuak ikusita, Kuiper gerrikoa baino hurrunago zeuden hainbat gorputz aztertu zituzten, adibidez, Sedna, 2012 VP113, 2007 TG422, 2004 VN112, etab. Analisi sakon bat egin ondoren, orbita hauek ia era berdinean lerrokatuta zeudela konturatu ziren. Beraiek esan zutenez, gertaera hau halabeharrez gertazteko %0.007ko aukera du.
Jarraian dituzuenak planeta nanoak dira, 2016ko urtarrilean ezagutzen ziren 30 UA baino perihelio handiagoa zuten eta 250 UA baino ardatzerdi handi handiagoa zuten planeta nanoak.
Objektua | Orbita | Gorputza | |||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Orbita- | Ardatzerdi
(UA) |
Perihelioa
(UA) |
Periastroaren
(ω) |
Eszentrikotasuna | Itxurazko | Diametroa
(km) | |
2012 VP113 | 4,300 | 263 | 80 | 294° | 0,70 | 23.4 | 600 |
2013 RF98 | 5,600 | 317 | 36 | 316° | 0.88 | 24.4 | 80 |
2004 VN112 | 5,850 | 327 | 47 | 327° | 0.85 | 23.3 | 200 |
2010 GB174 | 6,600 | 351 | 48 | 348° | 0.87 | 25.2 | 200 |
2007 TG422 | 11,200 | 501 | 36 | 286° | 0.93 | 21.9 | 200 |
90377 Sedna | 11,400 | 506 | 76 | 311° | 0.86 | 21.0 | 1,000 |
Bederatzigarren planeta
(hipotetikoa) |
~ 15,000 | ~ 700 | ~ 200 | 150° | 0.6 | >22 | 26,000–52,000 |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bederatzigarren planetari buruzko artikulua
- Bederatzigarren planetari buruzko informazio gehiago berria.eus-en.
- Bederatzigarren planeta eitb.eus-en.
Ingelesez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bederatzigarren planetari buruzko NASAren bideoa.
- Bederatzigarren planetari buruz gehiago jakiteko artikulua.
- Scientific American gai honi buruz.
- Wikimedia Commonsen badira multimedia fitxategiak bederatzigarren planetaren inguruan.