Aurignac aldi
Historiaurreko aroak |
---|
Aurignac kultura Goi Paleolitoko kultura arkeologikoa da, Europa eta Asia hego-mendebaldean kokatua. Duela 38.000 urte gutxi gorabehera garatu zen, Musteriarra eta beste toki batzuetan Châtelperroniarra ordeztu zuen, Goi Paleolitoaren hasieran. Garai horri Aurignac Aldia deritzo eta 3. Isotopoar Estadioan zehar garatu zen (O.I.S. 3).
Aurignac kultura, garapen tokira, kanpotik etorri zen, beharbada, Ekialdetik Mendebaldera hedatuz Europan zehar, adituak, jatorrian ados jartzen ez diren arren.
Faseak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Trantsiziozko Aurignac kultura (beste egile batzuek amaierako moustieriartzat hartzen dute)
- Aurignac kultura arkaikoa.
- Aurignac protokultura.
- Aurignac kultura klasikoa.
Aurignac aldiko klimak glaziazio baldintzetarako joera zuen, zurruntasun klimatikoko hotz muturrekin eta ezegonkortasun askorekin (klimak hobera eta okerrera egiten zuen tarte oso laburretan, ehun urte baino gutxiagoan).
Aurignac kultura, bi norabidetan doan xafla industria bategatik bereizten da: alde batetik, xafla handien industria, horietako batzuk sendoak, eta, beste alde batetik, xafla txikiagoen industriagatik. Ez da ohiz kanpokoa, kalitate gutxiagoko materialetan tailaturiko harri puska sendoekin lagundua egotea, "azaleko" tresneria bezala. Tipologikoki, xaflen ugaritasuna nabarmen daiteke ukitu ezkatatsu zabal eta indartsuekin, arraspa karenatu, buril fazetatu eta ukitu erdimalkartsuko zaflatxoekin.
Hezur industriari dagokionez, honako hauek nabarmendu behar dira: tresna kirtenak, lisagailuak eta ehizarako puntak, azagaia deiturikoak. Azken hauetatik, hiru mota ezberdin daude:
- Oinarri arrakalatuko azagaiak
- Oinarri osoko azagaiak
- Oinarri lantzertutako azagaiak, hezurrean edo orein adarrean.
Aztarnategietan, puntzoi, zizel, bastoi zulatu eta hagatxo biselatuak ere aurkitu dira.
Tresnak hezurrean egiteko teknika berriak agertzen dira, harearriarekin leunketa eta beste urradura forma batzuk bezala. Aurignac kulturako Aztarnategietan aurkitu diren animalia arrastoen kopuru handiak, ehizan oinarritutako ekonomia bat adierazten du. Arte mugikorra garatu zen, non irudikapenak, orokorrean, boliz egindako animalia formenak diren, zeinetan mamut irudiak nabarmentzen diren.
Mendebaldeko Europari dagokionez, ez da Aurignac kultura ehorzketarik ezagutzen. Badago antzekotasunik, baina, Mediterraneo eta Europa ekialdean, Aurignac kulturako kronologiaren barnean. Ehorzketa haiek, behar bezala antolatuak daude. Banakako ehorzketak dira, eta hauen arrastoak bizilekuetan edo bizilekuetatik hurbil aurkitu dira.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kultura honetan nabarmentzen direnak, arraspa sendoak, batzuetan sukarri bloke txikietan tailatuak eta bat edo bi ertzetan ukitutako orriak dira, muturrean arraspak dituztenak, kasu askotan. Atzealde jaitsitako tresnak desagertzen dira, beranak tamaina ezberdinekoak dira, mutur ahulekoak. Hezurrezko tresneria ugariagoa da: puntak, puntzoiak...
Aurkikuntza nabarmengarrienak, sukarrizko orri makurrak dira, hezur eta zurarentzako arraspak, zulodun hegazti hezurrak (musika tresna izan litekeena), hezurrezko eta bolizko objektu ezberdinak, koloragarri bezala erabilitako okrea, orein, otso, azeri eta hiena hortzez eginiko belarritakoak, eta zulatutako maskorrak (beharbada kuttun edo tribu adierazgarri bezala erabiliak).
Bere azken fasean, batzuetan arkututako beranak garatu eta ukitutako orriak desagertzen dira. Azagaien hezurrezko muturrak, sekzio biribilekoak eta ondoren oinarri lantzerka izatera pasatzen dira. Bere azken fasean grabatua agertzen da eta bere garapenean ugaltzen da.
Frantzia, Belgika, Kantabriar eskualdea, Euskal Herria, Katalunia eta Ingalaterratik hedatu zen.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Arraspa
-
Arraspa (Aurignac - France)
-
Aurignac kulturako aiztoak
-
Aiztoa
-
Hezurrezko punta.