[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Mousteriar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Musteriar» orritik birbideratua)

Mousteriar Erdi Paleolitoaren barnean kokatua dagoen neandertal kultura arkeologikoa da, K.a. 300.000-30.000 bitartean hedatu zen, Würm I eta Würm II glaziazioak nahiz bien glaziazioen arteko aroan. Kultura honetako izena Frantziako hego-mendebaldeko Dordoina departamenduan dagoen Perigord eskualdeko Le Moustier izeneko harpetik datorkio, bertan 1860an Gabriel de Mortillet-ek historiaurreko kultur litikoa topatu zuen, eta 1907an topatutako Homo neanderthalensis gizakiari lotu ohi zaio. Kultur edo industria litiko hau nagusiki silex eta kuartzitan oinarritzen da, eta bere ohiko lanabesak honako hauek dira: arraska, puntak, arrakalatzaileak, atzealdeko labanak...

Ziur aski Acheulear kulturan jatorria du. Europa eta Ekialde Hurbilean jazo zen.

Musteriar aldiko zenbait tresna Bizkaiko Arkeologi museoan
Neandertal gizakiaren zabalpena.
Lavallois teknikaz egindako punta. Beuzevillen aurkitua eta Okzitaniako Tolosako museoan ikusgai.



Aurrekoa
Acheulear kultura
Mousteriar kultura
K.a. 300.000– k. a. 30.000
Ondorengoa
Châtelperroniar kultura

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]