[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ararteko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Seinalea Lurmutur Hiritik gertu, Hegoafrikan.

Arartekoa edo herriaren defendatzailea (suedieraz Ombudsman) hiritarren eskubideak bermatzen Estatuko agintaritza da, Estatu horren botere exekutiboak edo legegileak hiritarrengan egin litezken abusuen aurka jarduten duena. Normalean gobernu edo parlamentu batek izendatzen du arartekoa.

Oro har, kide bakarraren ardurapeko organoa izaten da, nahiz eta badituen baliabide eta elementu lagungarriak bere lanerako. Organo horren arduraduna, karguduna, pertsona independentea izaten da, alderdi politiko, sindikatu eta abarrekiko lotura formalik gabea, eta ez du inongo agintaritzaren agindurik jasotzen bere zereginak betetzeko. Herritarrek arartekoarengana jo dezakete beren kexak idatziz aurkezteko eta kexa horren inguruko jarduerak aurrera eramaten ditu arartekoak, doako zerbitzua eskainiz. Oro har, Bigarren Mundu Gerraz gero hasi zen erakunde hau hainbat herrialdetan antolatzen, herritarren eskubideak errespetatzen direla bermatzeko eta administrazioaren jarduera kontrolatzeko asmoz.

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian, gaur egun, hiru ararteko ditugu hiru administrazioetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa, Nafarroako Arartekoa eta Iparraldeko Médiateur de la République.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]