Artikulu (gramatika)
Itxura
Artikulua, hainbat hizkuntzatan, aurretik edo atzetik izena mugatzen duen hitza edo atzizkia da. Morfologikoki, artikuluak determinatzaile mota bat dira. Gramatika sortzailean, oro har, sintagma determinatzailearen nukleo sintaktikoa dela kontsideratzen da.
Artikuluak, zenbait hizkuntzatan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Indoeuropar hizkuntza zaharrenetan, ez zegoen artikulurik, antzinako grezieran salbu. Hala ere, hainbat adarretan garatu izan dira, eta hizkuntza erromantze guztietan daude, bai eta germaniar eta zeltetan ere. Aldiz, eslaviarretan arraroagoak dira.
- Hizkuntza semitikoetan, oro har, ez dago artikulurik, baina egungo hizkuntza ezagunenetan, ordea, hebreeraz eta arabieraz, bai.
- Euskaraz, artikulu mugatuak bakarrik daude, atzizki gisa itsasten direnak: -a singularra eta -ak plurala.