[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Apsley House

Koordenatuak: 51°30′12″N 0°09′06″W / 51.50347°N 0.15167°W / 51.50347; -0.15167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Apsley House
Apsley House
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak51°30′12″N 0°09′06″W / 51.50347°N 0.15167°W / 51.50347; -0.15167
Map
Historia eta erabilera
JabeaEnglish Heritage
KudeatzaileaEnglish Heritage English Heritage
KomisarioaHenry Bathurst, 2nd Earl Bathurst (en) Itzuli
Izenaren jatorriaHenry Bathurst, 2nd Earl Bathurst (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaRobert Adam
Benjamin Dean Wyatt (en) Itzuli
Materiala(k)Bath Stone (en) Itzuli
EstiloaGeorgian architecture (en) Itzuli
Arkitektura neoklasikoa
Ondarea
Ondare Ingelesa1226873
Kontaktua
Helbidea149 Piccadilly, Hyde Park Corner, London W1J 7NT
Telefonoatel:+44 20 7499 5676
Webgune ofiziala

Apsley House Arthur Wellesleyen, Wellingtongo dukearen Londresko egoitza izan zen. Wellingtonen lehen dukea izan zena, militar eta politikari ospetsua izan zen. Jauregia Hyde Park Corneren dago, Hyde Parketik gertu. Londresen Number one bezala ezaguna da. 1771an eraikia, gaur egun Wellington Museum bezala ezaguna da, English Heritage barruan. Dena dela, oraindik eraikinaren gela batzuk Wellington familiaren esku daude eta horrela jarraituko izaten duke titulua desagertzen ez den bitartean.

Welingtongo Dukea Thomas Lawrence margolariaren lan batean.

Etxandia Lord Chancellorena izan zen hasiera batean. Ondoren, lord Apsleyk erosi zuen eta hortik dator egungo izena. Eraikina 1771-78 urtetan egin zen, Robert Adam arkitektoaren planoak jarraituz. 1807an, lord Apsleyren anaiak erosi zuen; hamar urte geroago, 1817an, jabearen arazo ekonomikoak zirela eta, lord Apsleyren eskuetan gelditu zen. 1852an Apsley hil egin zen eta, 1853an, haren semea, II. dukea, Museum Room izeneko museoa ireki zuen. 1947an etxandia estatuetaren jabegora pasa zen eta, egun, English Heritage barruan dago.

Jatorriz fatxadak ladreilu gorrriz apainduta zeuden. XIX. mendearen hasieran Wyatt arkitektoak Batheko harrobietatik ekarritako urre koloreko harriez estali zuen. Neurri handi batean, eraikinak garaiko dekorazioa gordetzen du. Askoren ustez Apsley House Londreseko hiri-etxandiko adibide nagusia da. Eraikinaren estiloa Neoklasikoa da.

Margolan bildumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aspley Housen 200 margolan baino gehiagoko garrantzi handiko margolanak aurki daitezke, haien artean Amerikako eta Europa osoko margolarienak. Aipamen berezia merezi dute Wellington-ek Gasteizko guduaren ondoren, 1813an, Josef Bonaparteri kendu zizkion Espainiako erregeari hartutako 83 margolanak eta hark, Fernando VII.a Borboikoak, Wellingtonek eramatea onartu zuen.

Apsley House 1828an.

Museoan horrelako margolanak aurki daitezke:[1]:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Apsley House Wellington Museum, Simon Jervis, Maurice Tomlin & Jonathan Voak 1995

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Apsley House Aldatu lotura Wikidatan