[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Alma Karlin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alma Karlin

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlma Ida Wilibalda Maximiliana Karlin
JaiotzaCelje1889ko urriaren 12a
Herrialdea Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma
 Jugoslaviako Erresuma
Cisleithania
HeriotzaPečovnik (en) Itzuli eta Celje1950eko urtarrilaren 14a (60 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, bidaia idazlea, poeta, kazetaria, bildumagilea, bidaiaria eta theosophist (en) Itzuli

Alma Karlin (izen osoa, Alma Vilibalda Maximiliana Karlin), (Celje, 1889ko urriaren 12a - Pečovnik, 1950eko urtarrilaren 15a) Esloveniako idazlea, poeta, bidaiaria, etnologoa eta poliglota izan zen.

Alma Karlin Celjen jaio zen, Austria-Hungariako Inperioaren barnean. Familia austriazalea zuen eta hala hazi zen bera ere. Ikasketak Grazen (Austria) eta Londresen egin zituen. Han hizkuntza ugari ikasi zituen, hala nola, ingelesa, frantsesa, latina, italiera, norvegiera, daniera, finlandiera, errusiera eta espainiera. Beranduago pertsiera, txinera eta japoniera ere ikasi zituen.

Parisen sei hilabetez ere bizi izan zen eta Sorbonan hainbat hizkuntzen klaseak eman zituen. Garai hartan hamar hizkuntzetako hiztegiak egin zituen, tartean esloveniera ere bai.

Lehen Mundu Gerrarekin batera Ingalaterratik alde egin behar izan zuen, austriarra izanik persona non grata izendatu baitzuten, eta Suedia eta Norvegiara egin zuen alde. Han Selma Lagerlöf idazle suediarra ezagutu zuen eta honek Nobel Sarirako proposatu zuen.

1919an gerra bukatu zenean etxera itzuli zen eta dirua biltzen hasi zen Celjen hizkuntza eskola bat sortzeko. Urte hartako azaroaren 24an bederatzi urtetako bidaiari ekin zion Ipar eta Hego Amerika, Ozeania eta Asiako hainbat herrialdetan egon zen. Azken herrialdea India izan zen. 1928ko urtarrilean amaitu zuen bidaia, hiltzear zeukan amarengana etorri baitzen.

Ordutik aurrera ez zuen gehiago bidaiatu eta idazteari ekin zion. 1934 aldean teosofia ikasten hasi zen eta katolizismoan murgildu zen. Alemanez idatzi zuen, harik eta naziek boterea eskuratu zuten arte. Ordutik aurrera ez zuen alemanez idatziko, protesta gisa, eta Alemanian bere liburuak erre egin zituzten.

Alemaniarrek Eslovenia okupatzerakoan Alma Karlin atxilotu eta Mariborrera eraman zuten. Thea Gamelin lagunak askatu egin zuen eta Almak Eslovenia hegoaldera egin zuen ihes, esloveniar partisanoek kontrolpean zuten eremura. Dalmazian egon zen Gerra amaitu arte. 1950an tuberkulosiaren erruz hil zen Celje ondoko Pečovnik herrian.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alma Karlin Aldatu lotura Wikidatan