[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Algoritmo irenskor

Wikipedia, Entziklopedia askea

Algoritmo irenskorrak hobereneratze-ebazkizun batean, hainbat alditan ebaztekoa dena, aldi bakoitzean optimora gehien hurbiltzen duen aukera edo soluzioa hartzen duen algoritmo bat da, ebazkizunaren erabateko soluzio hoberen edo optimora eramango duelakoan. Algoritmo irenskorraren abantaila bere soluzioa eratzeko duen sinpletasuna da, baina batzuetan soluzio hori benetako optimoa edo soluzio hoberena ez dela du eragozpen.

Algoritmo irenskorrak batzuetan soluzio hoberenera eramaten ez duela erakusteko adibide gisa azaltzen da ondorengoa: 6 diru unitateko ordainketa bat egin behar denean, eskura dauden txanponak 1, 3 eta 4 unitatekoak izanik, ordainketa ahalik eta txanpon kopuru txikienarekin egiteko 3 unitateko 2 txanpon erabili behar dira. Algoritmo irenskorrak berriz 4 unitateko txanpon batekin hasiko luke ordainketa, lehenengo aldian ahalik eta gehien ordaintzeko eta ondoren unitate bateko 2 txanpon beharko lituzke, guztira 3 txanpon erabiliz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]